Xabier Artaetxeberria: “Zientziatik urrun daudenentzat ere bada, bereziki, letretakoentzat”

Ostegun arratsaldeetan artistei, sormenari, arte adierazpide hainbati begira jartzeko aukera aprobetxatzen dugu. Gaurkoan, agendari tira egin eta emanaldi berezi bat hartuko dugu hizpide. Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna delakoan eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa dela pentsatuta, larunbaterako Jakinduriek mundue erreko dau 2016 bertso zientzia emanaldia antolatu baitute Bilboko Bizkaia aretoan. Horren nondik norakoez aritzeko, Xabier Artaetxeberria ingeniaria batu da gurera

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Márta Sebestyén, The Jayhawks, Motos...

og. Ira 22 , 2016