“Gertatu zena objektiboki azaleratu nahi dugu, testigantza askorekin gizarteratu”

32 urte betetzen dira gaur Pasaiako segada gertatu zenetik. Francoren heriotzaz geroztik, poliziak egin duen estatu krimenik odoltsuena izan zen Pasaiakoa. Lehen tiroketan, Jose Mari Izpura eta Pedro Mari Isart hil zituzten, ondroren, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu eta fusilatu zituzten toki berean. Hori guztia kontatzeko Pasaiako segadaren nondik norakoak bilduko dituen dokumentala grabatzen hasiko dira Oinatzak Produkzioak taldeko kideak. Aurreko astean aurreko astean aurkeztu zuten proiektua Yuri Agirrek eta Xabier Otamendik, eta biei elkarrizketa egin diete gaur Info7 irratiko Kalegorrian saioan.

Hurrengo podcasta

Olatukoopen 1. sakontze eguna: eredu kooperatibo eta komunitarioak hedatzeko lehen urratsa

ar. Mar 22 , 2016