Antzerki bidez Julio Villarrekin solasteko aukera, Hondarribian

Published On otsaila 26, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Julio Villar puntako alpinista zen eta Alpeetan istripu larri bat jasan eta gero, belaontzi txiki bat hartu eta munduari bira eman zion lau urte eta erdiz. Handik sortu zuen liburu miresgarri bat: ¡Eh, petrel! cuaderno de un navegante solitario deiturikoa. Hortik, antzerki obra bat sortu du Astrolabium teatro konpainiak, E, Petrel! Julio Villarrekin solasean izenburutzat duena. Anzerkiko musika Iñaki Dieguez musikari irundarrak konposatu du eta Mikel Sarriegik, Hondarribiko aktore eta zuzendariak egin ditu antzezlanaren egokitzapen eta zuzendaritza lanak. Azken horrekin, Mikel Sarriegirekin hitz egin du Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagak, gaur arratseko zortzietan obra Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean ikusgai egongo dela aprobetxatuta. Muruagak Sarriegiren hitzekin osatutako erreportajea ekarri dugu irratien tartera.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.