AISZIRIMOLA: Jantokiak hezigune?

Published On maiatza 26, 2014 | By aiszirimola | Aiszirimola
PlayPlay

jantokia1-2013

Jantokiak hezkuntza prozesuan eragiten al du? Jantokiak eta jatorduak hezigarriak al dira? Zelako lanketa egiten da autonomia, higiene, sozializazio… egokia izan dezan bazkariaren bueltan emandako tarte honek? Galdera eta zalantza asko piztu ditu gai honen azken hamarkadetan. Legeak ere balio hezitzailea aitortzen dio egun. Baina baldintzak zenbateraino betetzen dira? Zelako egoera dute gure herriko jantokiek? Gaiaz hausnartzera gonbidatuko gaitu Hikhasin argitaratutako artikuluak.

Bestalde, Kontseiluak grabatutako “Eskertuko dizu” kanpainako bideoa izango dugu entzungai. Euskaraz ikasteko egindako ahalegina eskertu diete seme alaba askok euren gurasoei. Gainera, Axalaren blogean azalean margotutako ipuinaz ere gozatuko dugu Nora Barrosoren azken posta baliatuz. Edari energetikoak eta txokolateak gure ume zein nerabeengan duten eraginaz ere infromatuko gara, besteak beste.

http://www.arrosasarea.eus/2014/05/26/aiszirimola-jantokiak-hezigune/140526-aiszirimola_jantokiak-hezigune/

Hitz eta pitzen, Kimutxen kantu bat opari!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.