transexualitatea

Uda giroan murgilduta gonbidatu berriak ekarri ditu Nahikoberoren denboraldi berriak Ataun Irratira. Asteartearekin batera Bea Seber izan genuen gurean, Naizen elkartearen inguruan hitz egin ahal izateko. Bozeramaileak, adingabe transexualen familien elkartea zertan oinarritzen den azaldu digu eta beraien orain arteko ibilbidea gertutik ezagutu dugu.

irakurri gehiago →

Gaurkoan  Kattalin Miner dugu Bilbo Hiria irratian, kazetariak eta idazleak argitaratu berri du,  “Moio, gordetzea ezinezkoa zen” liburua, kronika edo erreportaje berezia dugu, Hausnarketaz betetako lana, elkarrizketak oroitzapenak biltzen ditu, Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egin du , Tene Mujika bekarekin jaso eta Elkarrek argitaratu du.

irakurri gehiago →

“Naizen” jaio da, transexualitate egoeran dauden haurren gurasoen elkartea. Hego Euskal Herriko ehun familia inguru biltzen ditu duela gutxi arte Chrysallis Euskal Herria zenak. Donostian aurkeztu zuten elkartearen izen berria joan den astean, eta elkartearen kontu gehiago ezagutu asmoz, Bea Severrekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Zinema eta telesailez arituko gara aurten ere Pikara magazineko kide den Maria Castejonekin. Azkenaldian zeresana eman duen telesail bati buruz aritu gara gaurkoan, “La casa de las flores”. Transexualitatearen bisibilizazioa, emakumeen papera, eta telenobelei kritika izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Gaur8ren aurrerapena | Hiru bidaia

13 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiralero ohi dugun bezala aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Gaurkoan hiru bidaia ekarri dizkigu. Migrazioen bidaia, Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lehendakari izan den Iñaki Muruaren bidaia, eta Urruñako Naiak bere baitan egindako bidaia. Benetan interesgarria.  

irakurri gehiago →
no image

Aiszirimola: Hezkuntza komunitarioa

16 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako gure azken aiszirimola duzue hau. Edukiz betetatako saioa izan dugu nerabezaroko maitasunezko nobelak, hezkidetza eta literatura, transexualitatearen inguruko dokumental interesgarri baten berri, sinestesia… Gaurko gai nagusia hezkuntza komunitarioa izan da, hezkuntzako agente guztiak elkarlanean aritzeko garrantzia. Biladi Hadi elkartearen Maite zaitut kantaren bertsio arabiarrarekin agurtuko gara. Bitartean, oso ondo pasa eta zoriontsuak izan!!

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: transexualitatea eta haurrak

25 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Identitate sexuala eraikitzen hasten gara haurtzarotik. Haur batzuk identifikatzen ez diren gorputz baten barruan itota sentitzen dira. “Ama, ez naiz mutila, neska naiz” esan zion behin 9 urteko haurrak bere amari. Istorio erreal hau ekarri dugu uhinetara.  Horretan oinarriturik transexualitateaz hausnartzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu gaurko saioan. Horrez gain, haurrei jartzen dizkiegun etiketak izan […]

irakurri gehiago →