skabidean

Gaurko irratsaioan elkarrizketa doblea izango dugu. Batetik, Kaskezur taldeko Ion Minderekin izango gara taldearen azken lana den “Ihesi doaz animaliak” mintzagai. Eta bestetik, Zebrabidea magazinean Liher taldeari egindako elkarrizketa ere jarriko dugu. Gainera albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu eta Kim Gordon musikaria izan dugu #gutizia gisa.

irakurri gehiago →

Skabidean taldeak “Izaera” deituriko lan berri aurkeztu du. Reggae eta ska doinu jamaikarrek ezaugarritzen duten taldea hasi da dagoeneko azken lanaren aurkezpenekin, eta larunbat honetan Gasteizko Jimmy Jazz aretoan kontzertua eskainiko dutenaren aitzakian, Niko Leonardo taldekidearekin hitz egin dugu “Izaera” diskoa hurbilagotik ezagutzeko. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →