portada

Bilboko elkartasun sareak konfinamendu egoeran sortutako behar bati erantzunez, haur eta nerabeekin euskaraz aritzeko eta euren egunerokotasunean aukera hori izan dezaten mintzapraktikak antolatu zituzten. Orain, ekimenaren zabalpena ikusirik, ahalik eta haur gehienengana iristeko bolondres bila dabiltza. Euskal Herriko edozein txokotako jendeari egin diote deia Julenek azaldu digunez, eta baita herrietan horrelako egitasmoak bultzatzeko deia zabaldu […]

irakurri gehiago →

Arraio irratiak 14 urte, ZORIONAK!

19 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Zarauzko Arraio irrati libreak 14 urte beteko ditu maiatzaren 20an. Putzuzuloko gela arroxean hasi eta egun ezagutzen dugunaren arteko ibilbidea ezagutu dugu Iraitzekin. Urteurrena nahi bezala ospatu ezin bada ere (egoerak hala eskatuta) hitzordu interesgarriak antolatu dituzte egunotarako! Ez galdu! Zorionak, Arraio! Urte askotarako!

irakurri gehiago →

Hilabetero bezala, Urtxintxa Eskolako lagunak izan ditugu gurean. Oraingo honetan, hezkidetza mahai eta batzordeen inguruan aritu gara Irati Gaztelurrutia Solabarrieta eta Goiuri Mendez Otaegirekin. Mahai hauen funtzionamendua, helburuak, eta orain arteko esperientziak partekatu dituzte, besteak beste. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Hezkuntza Sailak hartutako neurriekin desadostasuna agertu du hezkuntza komunitateak. Aldebakarreko erabakiak hartu izana eta sindikatu, ikasle, eta hezkuntza eragileekin adostu ez izana salatu dute hainbatek. Maiatzaren 18an eskoletara itzultzeko erabakiak ere hutsak harrotu ditu, eta oraindik ere ez da data ziurra. LAB sindikatuko irakaskuntza arloko Jokin Zubiriarekin hitz egin dugu egoeraz. Entzun hemen!    

irakurri gehiago →

“Normaltasun berriaz” hitz egiten digute datozen garaiei begira. Baina, zer da “normaltasun berria”? Zergatik erabiltzen dute termino hori? Zer suposatzen du? Datorrenari buruz hausnartu dugu Andoni Olariagarekin, lan eremuan eta eskubide zibil eta politikoetan etorriko daitekeenari buruz aritu gara, besteak beste. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

“Ez ohiko egoeren aurrean, ez ohiko irtenbideak”. Horixe proposatu dute Hiruki Larroxa kolektiboko lagunek, etxean sartuta gauden honetan, sexu eta genero disidenteen kuarentenarako biziraupen liburuxka, hain zuzen ere, beren izatea onartzen ez den etxeetan konfinatuta daudenentzat ihesbidea izan asmoz. Ibai Fresnedo eta Joseba Gabilondo Markesek azaldu dizkigute nondik norakoak. Entzun hemen! Hemen eskuratu dezakezue liburuxka.

irakurri gehiago →

Covid19aren osteko egoerari begira jarriz, Euskal Herrian aukera berriak irekitzeko une egokia dela iritzita, ekonomia ekologikoaren aldeko manifestua kaleratu du euskal komunitate zientifiko eta akademikoak. Bost ildoren baitan kokatzen den proposamena azaldu digu Unai Pascualek. Entzun hemen! Informazioa gehiago webgune honetan.

irakurri gehiago →

Ekialde hurbila | Petroleoaren krisia

4 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Ekialde Hurbilera hurbildu gaitu Aitor Bikandik. Petroleoaren krisiaren inguruko hainbat gako aipatu ditu, honen atzean dauden faktoreak azalduz eta herrialdeetan izan duen eragina azalduz, besteak beste. Ekialde Hurbileko hainbat herrialdek orain duten egoeraren berri ere eman digu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Zein garrantzi du komunikazio egokiak garaiotan?

27 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Informazio bonbardaketa izaten ari da azken asteotan. Datu kontraesankorrak, fake newsak, gehiegizko informazioa… Komunikazioak, eta bide batez, komunikabideek, paper garrantzitsua jokatzen dute egunotan. Baina argi iristen zaizkigu albisteak? Zein interes daude datuak modu batean ala bestean ematean? Komunikazioaren inguruan hausnartu dugu oraingo honetan Kalakako kide den Ilazki Gainzarekin. Gako interesgarriak mahaigaineratu ditu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Pentsiodunen mugimenduan ere izan du eragina oraingo egoerak, beste hainbat mugimendu eta herri sektoretan bezala. Itziarrek azaldu du orain bizi duten egoeran Txapa irratian.

irakurri gehiago →