koronabirus

Arabako erresidentzietako egoera ezagutu dugu. Aurretik egoera latzean bazeuden ere, ELAk Arabako Foru Aldundiari norbera babesteko ekipamenduen hornidurarik eza konpondu dezan eskatu dio,eta hainbat neurri har ditzan. Egoera orokorraren eta egungo egoeran okertu diren baldintzen berri eman digu ELA sindikatuko Ane Bilbaok.

irakurri gehiago →

Egungo egoerak eragin asko izan ditu eremu askotan. Horietako bat ingurumena da, natura eta gure ingurunean eragina nabaritu baita hartutako hainbat neurriren ondorioz. Mikel Oterok azaldu ditu jazotako aldaketak. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Sonia Gonzalezekin emandako hausnarketaren bigarren atala entzun dezakezue hemen.  

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8an aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Lauaxetaren gabardinaren istorioa aurreratu digu, batetik. Baita COVID19ak hainbat eremutan izandako eraginaz egindako bi erreportaje ere: naturan izan duen eraginari buruzkoa, eta hezkuntzan izan duena, hain zuzen ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

COVID19 gaitzaren eraginez espetxeetan bizi duten egoera ezagutzera jo dugu Etxerat elkarteko kideengana. Presoen osasuna bermatzeko hartutako segurtasun neurrien eskasia salatu du Urtzi Errazkin bozeramaileak, eta baita eskaera argiak luzatu Espaniako zein Frantziako Gobernuei: larriki gaixorik daudenak, 70 urte baino gehiago dituztenak eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen berehalako askatasuna eta jadanik baimenarekin atera […]

irakurri gehiago →

Aiaraldea komunikabideak martxan jarritako dinamika bat ezagutu dugu, Etxean goxo izenekoa. Koronabirusa saihesteko etxean geratzeko deia luzatzearekin batera, hainbat eduki eta baliabide sortu dituzte etxean gozatzeko, herritarron eskura. Ipuinak, eskulanak egiteko tailarrak, koreografiak, musika emanaldiak, jolasak, eta beste hainbat zabaldu dituzte dagoeneko. Dinamika hau hurbilagotik ezagutzeko Aiaraldeako Izar Mendigurenekin hitz egin dugu. Entzun hemen! Informazio […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezala, aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat eudukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariaren eskutik. Koronabirusaren eta sortutako beldurraren inguruan egindako erreportajea aurreratu digu, batetik. Bestetik, Zaldibar Argitu plataformako kideekin izandako elkarrizketaz ere aritu zaigu, eta amaitzeko, euskarazko bikoizketari buruz jasotakoa ere izan dugu hizpide.  

irakurri gehiago →

Gasteizko hezkuntza zentroen jarduera eten du Eusko Jaurlaritzak. Aintzat hartuta koronabirus kasuak «ugaritu» egin direla Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak erabaki du, «adituek» hala eskatuta, martxoaren 23ra bitartean Gasteizko hezkuntza zentro guztien jarduera etetea. Egoerak eztabaida sortu du, eta LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien inprobisazioa salatu du, besteak beste. LAB Irakaskuntzako Jokin Zubiriak azaldu dizkigu eskaerak. […]

irakurri gehiago →