joseba irazoki

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Xabier Izaga kazetariarekin. Hiru erreportaje eta elkarrizketaz aritu gara: Lesbosen egoeraren inguruan Idoia Moreno Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko erizainarekin egindako elkarrizketa, Lakuako Gobernuak guraso elkarteei jantokiak kudeatzeko esleipenaz egindakoa, eta infraganti harrapatu duten Joseba Irazoki musikariari egindakoaz, hain zuzen ere.

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantua Redbone taldearen eskutik dator. Pat eta Loly Vegas anaiek Kalifornian sortu zuten taldea 1964an Jimi Hendrixek bultzatuta. Redbone cajun-en hizkeran arraza ezberdinetako arbasoak dituen pertsona da. Eurek Yaki Shoshone eta mexikarrak izan ziren. Aukeratu dugun kantua The Witch Queen of New Orleans izan da. Beste bi abesti ere entzun ditugu, We were […]

irakurri gehiago →

Miarritzen egiten ari diren Bi harriz lau xori festibalera begira jarri gara gaurko irratien tartean. Bertan,  Joseba Irazoki musikariak eta Idurre Azkue dantzariak ondu duten Dantzagurea ikuskizuna eskainiko dute. Horretaz hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Irazokirekin berarekin.

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormen kontuez aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, eta gaur ere halaxe egin dugu. Halabedi irratiko estudioarekin bat egin dugu, bertako esatari Jon Aranburuk Joseba Irazoki musikariari egin baitio elkarrizketa, Joseba Irazoki eta lagunak egitasmoaz.

irakurri gehiago →
no image

3 Kortxean Joseba Irazokiren Oso Banda

1 otsaila, 2013 | 0 Komentarioak

Berako musikariaren mila proiektuen artean Oso Banda diskoa dugu berriena, blues zikina eta arlo esperimentala garatzen dituena. Bihar Gasteizko Helldoradon Capsularekin batera aurkeztuko duela aitzakia hartuta, Joseba Irazokirekin solasaldia izan dugu aste honetako saioan. Disko berriak eta kontzertuen agendari ere ohiko errepasoa eman diogu.

irakurri gehiago →