Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko korrespontsalia izan dugu gaurkoan, Gure Irratiko Ihintza Arrietaren eskutik. ETAren armagabetzetik hiru urte bete diren honetan iparraldeko delegaritzak kaleratutako agiriaren berri eman digu; baita frantsesetik euskarara eta euskaratik frantseserako itzultzaile bat garatzeko Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren  hitzarmenaren berri ere; eta COVID19 gaitzaren harira sortutako egoeraren aurrean hartutako neurriak direla eta […]

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean. Gure irudi galduak izeneko proiektua ezagutu dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Ipar Euskal Herriko film zaharrak berreskuratzea du helburu Gure Irudi galduak izeneko proiektuak eta  Gastibeltza Filmak etxeak koordinatuko duelarik  90. hamarkada baino lehenagoko  film amateurrak berreskuratu nahi dituzte. Maia Muruagak proiektu honi buruz egindakoa erreportajea ekarri dugu.  

irakurri gehiago →

Irratien tatean Ipar Euskal Herrira joan gara gaurkoan, bertako azken egunotako kronika egin digulako Gure Irratiko Ihintza Arrietak. Bizi mugimendua egiten ari den martxa izan dugu hizide, hautagaiei ekologiaren alde posizionatu daitezen eskatzeko egiten ari diren martxa, hain zuzen ere. Integrazio Batzordearen kanpainaren berri ere eman digu. Eta baita pilotan Hazparnen irekiko duten formakuntza zentroaren […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herriko kronika egin dugu Gure Irratiko Ihintza Arrietaren eskutik. Goiz honetan pentsioen erreformaren kontra izan den manifestazioa eta Seaskako langileen ekintzatxoaren berri eman digu. Martxoko hauteskundeen eta Baionako alkateak aurkeztutako zerrendaren inguruan ere aritu gara. Eta azkenik, Cimade elkarteak egindako salaketaren berri ere eman digu.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal herrira joan gara, Gure Irratiaren eskutik. Pentsioen kontrako mobilizazioa zertan dagoen azalduko digu Ihintza Arrieta kazetariak, baita emazteak bizi publikoan eta hauteskundeetan gehiago inplikatu daitezen Garapen Kontseiluak antolatutako foroa ere. Azkenik, aurtengo Herri Urratsen inguruan ere aritu zaigu.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu Gure Irratiaren eskutik. Pentsioen erreformaren aurkako gaurko mobilizazioa, Donibane Garaziko Kalaka ostatuko epaia, eta David Pla eta Josu Urrutikoetxearen inguruko erabakiak izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal herrira jo dugu Antxeta irratiaren eskutik. Hain zuzen ere, Durangoko azoka hurbiltzen ari den honetan, bertan izango diren iparraldeko ekoizpenen berri izan dugu. Asteartean Baionako Euskal Museoan aurkeztu zuten Euskal Kultur Erakundea eta Gerediagaren arteko hitzarmenari esker iparraldeko egituren presentzia, eta Antxeta irratiko lagunek haiekin hitz egindakoa ekarriko dugu gurera.  

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean Gure Irratiaren eskutik, bertako kronika egiteko. “Indarra izan eta eman gure hezkuntzari” ikasle grebaren baitan Baionako Etxepare lizeoan izandako mobilizazioen berri eman digu Ihintza Arrietak, baita Zigor Garro eta Jakes Esnal presoen egoeren berri ere. Azkenik, Baiona Txikian dagoen zinema gela baten azken albisteak ere aipatu dizkigu.  

irakurri gehiago →

Eskualdekako kronika egin dugu, Irratien tartean, eta Ipar Euskal Herrira jo dugu Gure Irratiaren eskutik. Eta ni ere hautagai banintz? mintzaldiaren berri eman digu Ihintza Arrietak, baita Euskararen urtaroa ekimenaren berri ere. Azkenik, hilabete honen amaieran Parisen deitutako mobilizazioaz aritu zaigu, hizkuntza gutxituen aldekoaz, hain zuzen ere.

irakurri gehiago →

Irratien tartean, Ipar Euskal Herrira jo dugu Gure Irratiko Ihintza Arrietaren eskutik. Baionako meskitaren aurkako erasoa, Iratxe Sorzabal eta Ibon Fernandez Iradiren auziak eta “Miñan”, Amets Arzallusen liburuaren, inguruan aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →