iñaki barcena

Zentral nuklearren inguruko gaiak jorratu ditugu gaurko irratien tartean. Izan ere, aste hasieran jakin genuen Iberdrolak Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko asmoa erakutsi ziela zenbait sindikaturi. Askok, ordea, ziurra ote den ere zalantzan jarri dute. Ba gai horren inguruan hitz egin du Bilbo Hiria irratiko esatari Xabier Monasteriok Iñaki Barcenarekin.

irakurri gehiago →

Garoña zentral nuklearraren jabe den Nuclenor enpresak irabazi gabeko kalte-ordainak eska ditzakeen susmoa agertu dute hainbat elkarte eta alderdi ekologistak. Halakorik gertatuz gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak ordaintzea nahi du Arabako Foru Aldundiak. Garoñaren bueltako soka luzea da eta horri tirakako berriak Bilbo Hiria irratiko Xabier Monasteriok Iñaki Barcenari eginiko elkarrizketatik ekarri ditugu gurera.

irakurri gehiago →

Dagoeneko bukatu zela egunak badiren arren, Parisen klima aldaketaz eginiko bilerak ematen du zer esana oraindik, besteak beste, ekologista zenbaitek eginiko irakurketa. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin hitz egin du gaiaz, eta elkarrizketa hori bera ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Aldaketa klimatikoari aurre egiteko asmoz, ia 200 estatu elkartuta daude atzotik Parisen. Munduko tenperatura bi gradu baino gehiago igo ez dadin beharrezkoak diren erabakiak adostea da helburua, baina ez dago horren argi hori lortzeko moduko akordio loteslerik erdietsiko ote duten. Ba horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena Euskal Herriko […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Politika Zientzia sailak ostegun eta larunbaterako nazioarteko kongresu bat antolatu du. Analisi Politiko Kritikoaren III nazioarteko kongresua izango da, eta azken urteotan mundu akademikoan zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu nahi dituzte. Ba horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo […]

irakurri gehiago →

Kataluniako hauteskundeak arlo sozial eta ekologikotik aztertu ditu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena EHUko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidearekin.

irakurri gehiago →

Bizkaiko hiriburura begira jarri gara gaurko saioko elkarrizketaren tartean. Bertako udalak mugikortasun astea antolatu duelako bihartik aurrera, eta horren inguruan hizketan aritu direlako Mieltxo Monfort Bilbo Hiria irratiko koordinatzailea eta Iñaki Barcena EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidea. Aste horrek dakartzan onurak eta merezi dituen kritikak nabarmendu dizkio Barcenak Monforti.

irakurri gehiago →

Astearteetan gizarte eta ekonomia gaien inguruan aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, baina gaurkoan, ingurumenari buruzkoei heldu diegu. Pasa den asteko Trantsizio energetikoa ikastaroari buruzko balantzea egin baitu Inaki Barcena irakasle eta Ekologistak Martxaneko kideak, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortekin.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena EHU Euskal Herriko Unibertsitaeko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko saioan. Datorren astean Bilbon Trantsizio energetikoa: Iraunkortasuna eta demokrazia ikastaroa eskainiko dute, EHUren uda ikastaroetako egitarauaren barnean. Ba gai horretaz hitz egin du Monfortek Barcenarekin.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko saioan. Gaurkoan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketaz eta zaborraren egoeraz aritu dira hizketan.

irakurri gehiago →