greba orokorra

Irratien tartean Arabako kronika egiN dugu Aimar Gutierrez eskutik. Zaldibarko kasuaren bueltakoak, TUVISA enpresak urtarrilaren 30eko Greba Orkorraren baitan langile baten greba eskubidea urratu izana, Olarizuko bizilagunek Gasteizko udalari jarritako salaketa, eta Martin Villa deituta dagoen deklarazioari espainiar justiziak jarri dizkion trabak izan ditugu hizpide, besteak beste.  

irakurri gehiago →

ERREPASO KRITIKOA | Greba Orokorra

31 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin. Grebaren izaerak izan duen garrantzia, hainbat sektorek greba desitxuratzeko egin duten ahalegina, Jaurlaritzaren eta Podemosen jarrera, eta hemendik aurrerakoez hitz egin dugu Soniarekin, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Sakanara joan gara gaurkoan Beleixe irratiaren eskutik. Osteguneko Greba Orokorrerako deia Sakanatik, La revolta de las urnes erakusketa, estreinako ihoteak, Altsasuko kintoak eta kirol kontuak izan ditugu hizpide, Beleixe irratiko Maider Betelurekin.  

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: U30 – Greba Orokorra

23 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, urtarrilaren 30erako antolatzen ari den Greba Orokorrari buruz hitz egin dugu. LAN, PENTSIO ETA BIZITZA DUINAREN aldeko aldarrikapenak eta arrazoiak aztertu ditugu Benito Gorbearekin, Pentsionisten Mugimenduko kidea. Gainera, EHNE Bizakaiako sindikatuko kidea ere denez, lehenengo  sektoreko egoera eta aldarrikapenak aurkeztu digu. (Elkarrizketa gazteleraz)

irakurri gehiago →

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu, asteazkenero bezala, Axier Lopezekin. Greba Orokorraren inguruan egindako erreportajea, Australiako suteen ingurukoa, eta azkenik, Arrigorrian martxan jarritako migratzaileen bizikleta tailerrari buruzkoa aurreratu dizkigu Axierrek. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

U30 Greba orokorra badatorrela eta, motorrak berotzen hasi gara. Gaurkoan LUBAKI saretik Xabi etorri da apustuek eta jokoak sortzen dituzten arazoen inguruan hitz egitera.  

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 30eko greba “erasora” egingo dute sindikatuek eta eragile sozialek. Lan, pentsio eta babes sozialaren esparruetan “duintasuna” eskatuko dute Gutun Sozialean batutako eragileek. Greba egiteko “arrazoiak sobera” daudela aipatu dute, eta baita egun horretan Euskal Herria “gelditu” egingo dela ere. Data zehatza aurkezteaz gain, aldarrikapen taula ere eman dute jakitera, 30 neurri zehatz baino gehiagorekin. […]

irakurri gehiago →
no image

MB-GREBA…GAROÑAN!(Glups!)

29 martxoa, 2012 | 0 Komentarioak

-Garoña inguruan Kanping egiten harrapatu gaitu Erreaktorearen geldiune ez programatuak.Ai ene! -Greba Orokorra : Aurtengoan sekula grebara joan ez direnak ere gehituko dira pankarta atzean! -Lehendakaria , bere koinatua , eta ogasun kontuen filtrazioak (Italiar filma bat dirudi!) -“Ai Amona” elkarrizketa saio berria aurkezten dizuegu gainera…

irakurri gehiago →