errenteria

TOPA IN TOPO #011 Gaztañoko Jaiak 00-20

25 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Apirileko konfinamenduan, etxetik eta makinistarik gabe egindako 2. saioa. Aurreko saioan gaztetxe zaharraren azken bi urteak birpasatu genituen. Oraingoan, gaztetxe berriarekin batera, Gaztaño auzora goaz eta beraien jaiak atzeratu dituztenaren berriarekin batera, 2000-2019 bitartean eduki zituzten kontzertuak gogoratuko ditugu. Gainera, “Dibertsioak” atal berria estreinatuko dugu, gaurkoan, Iggy Pop jaunari eskeinita, 73 urte bete dituen astean. […]

irakurri gehiago →

TOPA IN TOPO #10,5 Zabalenea 99-00

4 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Hemen dago Topa in Topo-ren 2. denboraldiko 6,5. bidai musikatua. Zergatik 6,5 eta ez 7? Ba saio hau etxetik eta makinistarik gabe grabatu dugulako eta gure makinistarik gabe, ezin delako benetazko saioa izan. Gaurkoan, etxean geratu behar garenez eta kontuan hartuta Oreretako Zabalenea II.-ren 20. urteurrena dela, pixkat atzerago begiratu dugu eta aurreko gaztetxearen azken […]

irakurri gehiago →

EliralE Dantza Konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiko du bihar Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Koreografia horretan, dantza eta musika nahastu dituzte konpainiakoek, eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, eta Oihan Indart dantzariekin batera, Jokin Irungaray perkusionista eta Arkaitz Miner biolinista arituko dira oholtza gainean. Zitaren harira, Xihiko-ren nondik norakoak jakin eta Eliraleren sorkuntza lanez ere aritzeko, konpainiako koreografo Pantxika […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 6. eguna

4 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Korrikako seigarren eguna Nafarroan abiatu da. Auza, Eltzaburu, Jauntsarats…Azken honetan, Esan Erran irratiko lagunek ongietorria egin diote gaueko ordu batak terdiak aldera. Orokietan, zendutako Aitziber Sarasola, AEK-ko Nafarroako arduraduna izandakoa omendu dute eta bere irudia eskegi dute furgonetan. Baina hori ez da izan gauak eman digun une hunkigarri bakarra. Izan ere, Betelun, geldiune txiki bat […]

irakurri gehiago →

Gaurtik igandera Gasteiz proposamen artistiko ezberdinekin betetzeko asmoz sortu dute Zurrunbilo jaialdia. Sorkuntza garaikidea eta Euskal Herrian eta euskaraz egindako produkzioak izango dituzte ardatz. Errenterian, berriz, Mikelazulo elkartearen eskutik, antzerkiak eta dantzak hainbat kale eta gune hartuko dituzte ekainaren 23tik aurrera. Bi jaialdietako egitarauen berri ekarri du EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek gurera.

irakurri gehiago →

Zebrabidea gurutzatzeko azken txanpan, Oiartzun irratiko lagunek Ane Santesteban txirrindulari oreretarrarekin izandako elkarrizketari egin diogu lekua. Denboraldiaren errepasoa egitearekin batera, 2016ko Joko Olinpikoei begira jarri dira harekin.

irakurri gehiago →