argia

Argia astekariko kazetari Lander Arbelaitz eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteko Aitor Kaltzakorta batu zaizkigu gaurko tertuliara. Lakuako gobernuak euskarazko hedabideei ematen dien diru laguntzan egindako murrizketatik abiatuta, euskal komunikabideek dituzten oztopoez, instituzioek ezarri nahi dieten kontrolaz zein horrek duen zentsura efektuaz hitz egin dugu eurekin.

irakurri gehiago →

Bihar kaleratuko den Argia aldizkariaren alean landu dituzten gai nabarmenen aurrerapena egin digu Estitxu Eizagirrek, astero bezala: Xabier Iturbe Kutxako zuzendariari eginiko elkarrizketa; Larrun hilabetekarian landu duten osasun publikoaren mitoei buruzko erreportajea; eta Gasteizko Olabide ikastolaren 50. urtemuga nabarmendu dizkigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Aste honetako Argia aldizkarian landu dituzten gaien aurrerapena egin digu Estitxu Eizagirrek gaurko saioan: Berri Txarrak musika taldeko Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa; 100.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean frackinga debekatzeko herri ekimen legegilea martxan jartzeko, eta Legebiltzarreko alderdi bakoitzaren jarrera biltzen duen erreportajea; eta Lix Lopez maiari eginiko elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Asteartetan ohi dugunez, gizarte gaiei buruzko tertulia izan dugu gaurko saioan. Atzo Gu gaitun federazioko idazkari Asier Lekuona elkarrizketatu ostean, prostituzioaren errealitateaz aritu gara hizketan Argiako kazetari Lander Arbelaitzekin eta Euskal Herrian Euskarazeko Aitor Kaltzakortarenkin.

irakurri gehiago →

Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria batu zaigu gaur Zebrabidera, aste honetako aldizkariko gaienn aurrerapena egitera. Azalera eraman duten prostituzioari buruzko erreportajea, asteko pertsonaiatzat elkarrizketatu duten Oskar Estanga eta Argia egunean Asier Blas eta Iñaki Antiguedadekin Euskal Herriko independentziaz egindako mahai ingurua nabarmendu ditu.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexu Hezkuntzarako hainbat gako

11 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako azken aurreko irratsaioa duzue gaurkoa. Sexualitatea izan dugu gai nagusi bereziki hezkuntzaren alorrean zelan landu daitekeen eta kontuan zer hartu behar den aipatu dugu. Horren gain, Labarkan ospatuko den Araba Euskaraz, Zero Zabor tailerrak ikastetxeetan, haurren produktuak erosterakoan kalitatea eta intoxikazio posibleak aintzat hartzeko ohartarazpena…

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexualitatea eztabaidagai

3 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Bilgune Feministak sexualitateaz eztabaidatzeko txostena osatu du. Hori dela eta gai interesgarri honi ukaezineko leihoa zabaldu eta gure artera ekarri dugu dokumentuaren ataletako bat. Gainontzekoak irakurtzeko harra piztuko zaizuelakoan. Bestetik han hemenka aurkitutako hezkuntza artikulu ugari izango ditugu hizpide aktualitatearen atalean: haurraren hauskortasuna, delikatuz telebista saioko zeliakiaren inguruko tartea, ArteOnen bidez musika afrikarraren […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Jantokiak hezigune?

26 maiatza, 2014 | 0 Komentarioak

PlayPlay

Jantokiak hezkuntza prozesuan eragiten al du? Jantokiak eta jatorduak hezigarriak al dira? Zelako lanketa egiten da autonomia, higiene, sozializazio… egokia izan dezan bazkariaren bueltan emandako tarte honek? Galdera eta zalantza asko piztu ditu gai honen azken hamarkadetan. Legeak ere balio hezitzailea aitortzen dio egun. Baina baldintzak zenbateraino betetzen dira? Zelako egoera dute gure herriko jantokiek? […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

4 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Emozioen bidez sexismoari aurre egiteko liburuxka hartu genuen  behin, eta oraingoan, zehazki, adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun azaltzen digun atala izango dugu aztergai irratsaioan. Baina ez hori bakarrik: “Erdaraz egiozu” artikuluak hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta guraso.com-eko azken posta ere ekarri dugu irratsaiora, haurrek euren buruan konfiantza izateak duen garrantzia nabarmentzen duelarik. […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Umeen plazera eta kilikiliak

18 otsaila, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko gure irratsaioan gurasoei zuzendutako gutun bat ekarri dugu zuen belarrietara, edoskitze eta amatasunaren 25 argazki historiko gomendatu dizkizuegu orrialde honetan bisitatzeko aukera emanez, Bizkaiko Urtxintxa Eskolako ikastaro baten berri ere eman dugu: Garapenerako Hezkuntza eta Kontsumo arduratsua. Topatu.info atarian formazeutika atalean eskegitako “La luna en ti” hilerokoaren inguruko dokumentala gomendatzen dizuegu, besteak beste. Baina […]

irakurri gehiago →