araba

Arabatik datozkigun albisteen errepasoa egin dugu Irratien tartean, Hala Bedi irratiko Aimarren eskutik. Gasteizko Glovoko langileen lanuztearen berri eman digu, baita Barrongo urtegiaren proiektua bertan behera geratu izana ere. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrari begira Araban egindako ekimenen inguruan aritu gara, Arabako ibarretan AHTaren egoeraz ere, eta amaitzeko, Buradon Gatzagan agertutako margoketa faxistak ere izan ditugu […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 392 – batasunaren indarra

20 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Maluta eta Kobalski kideen lankidetzari esker lortutako ordubeteko kanta aukeraketa berria aurkezten dizuegu. Gaurko sesio jator honetan jarri ditugun soinu liluragarrien artean funk sitarduna, gospel-blues aitzindaria, mambo R&B arina, rockabilly basatia, garage psikodeliko iluna, soul goxo dotorea, garage-punk kobazulotarra, funk axolagabea, flamenco-rock atzekabetua, samba astindua, tropicalia pizgarria, rocksteady garaikidea eta, azkenik, early reggae dibertigarria. Aldaka […]

irakurri gehiago →

Eskualdekako errepasoa egiteko, Irratien tartean, Arabara jo dugu Hala Bedi irratieren eskutik. VOXen elkarretaratzea, Plaza Berriaren izen aldaketa eskaera, Arabako pentsionisten mobilizazioak, gazte gasteiztar bati txio batzuengatik ordainarazi nahi dioten isuna, eta Lasterbideanen aurtengo edizioaren berri eman digu, besteak beste, Aimar Gutierrezek.  

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 391 – soinuen inbasioa

14 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Hona hemen atsegin ditugun musika estiloei eskaini diegun sesio supersoniko berria. Gaurko honetan ere doinu ilunen omenezko ordubeteko programa jorratu dugu. Aditu ditugun estiloen artean, funk, hillbily, honky tonk, popcorn, R&B, swing, soul, folk, garage, pub-rock, rocksteady eta ska bezalako estiloak topa ditzakezue. Tartean Norma Tanega folk bakarlariari gorazarrea egin diogu, bere abesti baten letraren […]

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu irratien tartean, bertako kronika egiteko Aimar Gutierrezekin. Ekaitz Samaniego euskal preso politiko gasteiztarraren askatasuna, Arnaiz Asc 21 eraikuntza enpresako lan heriotza, Gasteizko gazteek U-30eko greba orokorraren baitan aurkeztutako Gazteok ofentsibara! dinamika, eta Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileen greba mugagabea izan ditugu hizpide Aimarrekin.  

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 390 – oinazeei sua!

4 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urteari merezi duen hasiera emateko, belarriak eta ipurdiak epeltzeko moduko sesioa prestatu dizuegu. Azkenaldian pairatu ditugun gaixotasun eta ajeak gaindituta, prest gaude maite ditugun soinuei oihartzuna ematen jarraitzeko. Gaurkoan, boogaloo instrumental, folk antifaxista, R&B biblikoa, soul krepuskularra, garage zaratatsua, popcorn sorgindua, funk-rock zorrotza, soul enpatikoa, honky tonk country lohitsua, afro-funk psikodeliko musulmana, lovers reggae goxoa […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabako kronika egin dugu Hala Bedi irratiko Dorletaren eskutik. Herri txikien asanbladaren aldarriak, Talka proiektua, Onraitan egin nahi duten makroproiektua, Laminaciones Arregi eta Elecnorreko lan gatazkak, eta urtarilaren 30eko greba orkorraren bueltako kontuez aritu zaigu.  

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 389 – bertsio bikoiztua

16 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan bertsio bitxiak aukeratu ditugu ordubetez. Kanta ezagun eta ez horren ezagunen bertsio ederrak aurkezten dizkizuegu. Besteak beste, musika estilo hauek izan ditugu entzungai: funk-rock instrumentala, R&B, blues, twist, rockabilly, northern soul, jazz-funk, garage-rock, funk-soul, brazil, garage-punk, reggae eta ska. Espero dugu gogoko izatea hamairu abesti berezi hauek… Ikasi, berdefinitu, transmititu! 0- Manuel Gas […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 388 – makina bat kanta

9 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Estilo musikal anitzen aberastasunaz gozatzeko sesio supersoniko berria jorratu dugu. Gaurko programarako, funk instrumental arina, R&B zoro jatorra, funk izerditsu zikina, R&R borobil astindua, soul-pop dotore bikaina, beat mitikoa, soul boteretsu erraldoia, pop-funk psikodeliko gozoa, garage-glam paganoa, boogaloo bizi alaia eta amaitzeko, ska garaikide maitagarria. Belarri zorrotzenak astintzeko moduko abesti bikainak! Sartu, probatu, errepikatu! (argazkian: […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 387 – zirt eta zart

2 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Egarri musikala asetzeko edari freskagarri berria prestatu dizuegu. Gaurko edabe miragarri honetan, R&R zikina, jazz-funk dotorea, popcorn R&B dramatikoa, garage sorgindua, soul goxo-goxoa, northern soul argitsua, glam-rock lizuna, disco tropikala, samba eroa, reggae elegantea eta ska-reggae pozgarria nahastu dugu. Edan, osatu, eragin, piztu! 0- Ramsey Lewis – Wade in the water 1- Tic & Toc […]

irakurri gehiago →