antxeta irratia

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean. Gure irudi galduak izeneko proiektua ezagutu dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Ipar Euskal Herriko film zaharrak berreskuratzea du helburu Gure Irudi galduak izeneko proiektuak eta  Gastibeltza Filmak etxeak koordinatuko duelarik  90. hamarkada baino lehenagoko  film amateurrak berreskuratu nahi dituzte. Maia Muruagak proiektu honi buruz egindakoa erreportajea ekarri dugu.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar euskal herrira joango gara, Antxeta irratiko Maia Muruagak egindako kultur erreportai bat ekarri baitugu gurera. Hain zuzen ere, Jon Itçaina musikari eta kantariari egindako elkarrizketa, ostiral hontan Baionako Luna Negran kontzertua baitu.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Opus Lirica taldeak gaur eta asteburu honetan Donostiako Kursaalen eskeiniko duen Don Giovanni operaren berri izan dugu, Antxeta irratiaren eskutik, Maia Muruagak Ainhoa Garmendia sopranoarekin hitz egin du. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean, Antxeta irratiaren eskutik. Mallandain Ballet Biarritzek Elirale konpainiarekin antolatu duen “Gaualdi partekatuak” izeneko ekimenaren baitan antolatu den hitzorduaren berri izan dugu, hain zuzen ere. Senpereko Larreko gelan  larunbat honetan Dantzaz konpainiako dantzariek oholtzaratuko dute lana, eta beraz, Maia Muruagak egindako erreportajea ekarri dugu gurera. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal herrira jo dugu, kultur erreportai bat ekarri baitugu, ostiralero bezala, Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik. Bilaka taldearen “Plazaz” diskoaren berri izan dugu, ostiral arratsaldean Miarritzeko Atabal aretoan “Plazaz” ikuskizuneko musika biltzen duen diska bikoitza aurkeztu dutelako 20:30etan, dantzaldi baten bidez. Bilaka kolektiboko Xabi Etxeberrirekin hitz egin du Maia Muruagak. Entzun hemen! […]

irakurri gehiago →

Erreportaje kulturalak ekarri ohi ditugu ostiraletan Irratien tartera, Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik. Oraingo honetan, Iker Laurobaren Negua diskoaz egindakoa ekarri dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Baloreak taldearen berri izan dugu, Maia Muruaga kazetariak Joseba Razkinekin hitz egin baitu, proiektuko buru, igande honetan Baionan eskainiko duten kontzertuaren aitzakitan.

irakurri gehiago →

Irratien tartean euskarazko antzerki lanak biltzen dituen  SUSA argitaletxearen « GANBILA » bildumaren berri izan dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Maia Muruagak Oier Guillanekin hitz egindakoa ekarri dugu gurera.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Miarritzen ospatzen den Nazioarteko Dokumentalen festibalaren berri izan dugu, FIPADOC festibala, hain zuzen ere, aurten urtarrilaren  21etik 26ra ospatuko dena. Festibaleko ordezkari nagusiarekin hitz egin dute Antxeta irratiko lagunek. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Thierry Biscaryren azken lanaren berri izan dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Manez izenpean atera du azken lan hau , eta Maia Muruaga kazetariak berarekin hitz egin du nondik norakoak hurbilagotik ezagutzeko. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →