antxeta irratia

Irratien tartean Urruñara jo dugu, larunbatean bertako Berttoli elkartean izango den Euskeraren xarmaren 3.bilkuraren berri izateko, Antxeta irratiaren eskutik. Euskararen jatorriari erreparatuko diote bilkura honetan hiru ikerlarik. Joseba Aurkenerenarekin hitz egin du Antxeta irratiko Maia Muruagak.  

irakurri gehiago →

Iduzkilore antzerki taldeak urriaren 27an Uztaritzeko Arruntzako erdiko etxean estreinatuko du Piarres Larzabal.en « Herriko Bozak » antzezlanaren adaptazio berria. Iduzkilore, Hazparneko Anderea eta Telesforo ez da Bogart antzezlanak oholtzaratu dituzte orain arte. Orain, Piarres Larzabalen « Herriko bozak » antzezlana taularatuko dute eta lan berri honentzat Maika Etxekopar aktore eta zuzendariaren laguntza jaso dute, […]

irakurri gehiago →

Artedramak, Dejabu Panpin laborategiak eta Axut-ek elkarlanean egindako “Zaldi Urdina” antzerki obraren berri izan dugu Antxeta irratiaren eskutik. Ostiral honetan, urriaren 11an, estreinatuko dute Luhuson.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Urruñara jo dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Urriaren 12an euskal mitologiaren inguruko gaualdi bat antolatu dute, “Urruña gaua” deiturikoa, eta honi buruz hitz Antxeta irratian hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Fernando Morilloren azken libruuaren berri izan dugu Antxeta irratiaren eskutik Irratien tartean. Haurrentzako eta gazteentzako meditazio ipuinak plazaratu ditu Fernando Morillo idazleak  Susana Sancho irakaslearekin batera. Antxeta irratiko lagunek harekin hitz egindakoa ekarri dugu Zebrabideara.    

irakurri gehiago →

Irratien tartearekin hasiko dugu egunero Zebrabidea. Arrosa Sareko irratiek egindako kronika, erreportaje, elkarrizketez… gozatzeko aukeraz izango dugu egunero saio hasieran. Gaurkoan Baionako Orbel taldearen diska berriaz egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera, Txomin Urrizarekin izan baitira Antxeta irratiko lagunak, Hegan izeneko lehen lan luzeaz solasean.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Elodie Baffalioren azken diskaren berri izan dugu Antxeta irratiaren eskutik. Piano doinu ederrak entzuteko aukera. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Nafarroa Beherera jo dugu, Izurara hain zuzen ere. Hameka Fabrikak denboraldi buekaera markatzeko “TTutt” eguna antolatu du larunbat honetan Izuran, antzerkiz, dantzaz, zirkuz edo musikaz osatua. Antxeta irratiko Maia Muruaga Hameka Fabrikako kide batekin izan da antolatutakoaz hizketan. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ziburura jo dugu Antxeta irratiaren eskutik. Izan ere, aste honetan aipatu izan dugun bezala, bihar euskal liburu eta disko azoka egingo da Ziburun Baltsan elkarteak eta Argiak antolatuta, eta Antxeta irratiko Maia Muruagak eurekin hitz egindakoak ekarri ditugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Asteburu honetan Bastidan egingo den “Primaderan” izeneko egitasmoaren berri izan dugu Antxeta irratiaren eskutik. Izan ere, Kriztof Arotzarenak Clarenza elkarteko Maite Garrarekin hitz egin du aipatu hitzorduari buruz. Entzun hemen!

irakurri gehiago →