aisialdia

Euskal Udalekuak, uda euskaraz bizitzeko aukera

25 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Udarekin batera datoz udalekuak. Euskal Udalekuak 35 urte baino gehiagoz Goñi, Bernedo eta Abaigar herrietan hezitzaile bolondresei esker aurrera eramaten dituzten udalekuak dira. Bertako bulegari den Virginiak azaldu dizkigu lanketak, transmititzen dituzten baloreak, eta funtzionamendua, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako lagunekin hitz egin dugu hilabetean behin ohi dugun bezala. Gaurkoan, hizkuntzari begira jarri gara, zehazki, euskarari begira. Izan ere, aisialdia euskaraz bizitzeak duen garrantzia azpimarratu digu Urtxintxako kide den Samu Pasandinek. Esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkigu, eta baita etorriko direnei adi egoteko deia luzatu ere. Enntzun hemen!

irakurri gehiago →

Harremanak elkarteko kide den Olatz Berastegirekin aritu gara gaurkoan aisliadiaz, bizi erritmoez eta emozioez, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Asteburu honetako proposamen berezirako Emakumearen Egunaren inguruko zenbait herritako ekimenak aipatuko ditugu. Ibilbidea egitera Urbasa aldera joko dugu, Urederra eta Pilatos Balkoitik osteratxoa egitera. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( “oilasko bular beteak” Aitor Zabaletaren eskutik), liburua (Unai Maleskiren “Hau ez da poesia” ), diskoa ( Lou Topeten bertsio disko berria, “Abesti bat gutxiago” izenekoa) […]

irakurri gehiago →

ASTEBURUAN, ZEINGOU? San Tomas Bilbon

18 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Asteburu hau pixka bat luzatu eta datorren astelehenean Bilbon ere San Tomas azoka eta festa ospatuko da: horixe da gure proposamen berezia. Ibilbidea, aldiz, Laudiotik Bilborako erromes bidea. Diskoa Korrontzi dantzan eta Liburua Patziku Perurenaren “Hilen xarma”. Eta betiko moduan, Agenda, asteburuaz ondo gozatzeko

irakurri gehiago →

Hauxe da aste honetako proposamen nagusia, hemendik gertu, Basaurin, Basaurin be bagara 2015 jaialdia. Gainera, Bilbo-Malmasin-Finaga ibilbidea. Horretaz gain, errezeta ( txololatezko postre gozoa); liburua ( Xabier Mendigurenen “Puskertin”); diskoa ( Ken Zazpi ) eta , betiko moduan, astebururako agenda.

irakurri gehiago →
no image

Kontziliaziorako biderik al dugu?

18 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Kontziliazioa izango dugu hizpide HAZI HEZI aldizkariko artikulu bat lagun. Gai nagusia hori izanik ere, Ziburuko ikastola izango dugu gogoan, baita familian aisialdiaz gozatzeko gakoak ere. Haurren zeloak eta hauen jatorria aztertzeaz gain, pentsatzeko txokoen erabileraz hausnartzen lagunduko gaituzte Sabeletik Mundura blogean. Zure denboraren truke ipuina aurkeztuko digu Uxue Alberdik; gaurko Hitz eta Pitz atalerako […]

irakurri gehiago →
no image

Aiszirimola: Hezkuntza komunitarioa

16 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Ikasturte honetako gure azken aiszirimola duzue hau. Edukiz betetatako saioa izan dugu nerabezaroko maitasunezko nobelak, hezkidetza eta literatura, transexualitatearen inguruko dokumental interesgarri baten berri, sinestesia… Gaurko gai nagusia hezkuntza komunitarioa izan da, hezkuntzako agente guztiak elkarlanean aritzeko garrantzia. Biladi Hadi elkartearen Maite zaitut kantaren bertsio arabiarrarekin agurtuko gara. Bitartean, oso ondo pasa eta zoriontsuak izan!!

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Erlaxazioa txikitatik

14 maiatza, 2014 | 0 Komentarioak

Gai nagusia haurrekin egin daitezkeen erlaxazio teknikak izan bada ere, besteak beste, harrera familien berri izan dugu Aiszirimolan. Oarsoirria egitasmoa ezagutzeko bideo-erreportaia entzun dugu, eta horrez gain, berdintasun arloak bultzatutako “Magalean Laudio ” ekimenaren berri jaso dugu; gurasoek haurren heziketa aktiboa sustatzeko antolatutako 2 topaketak hizpide. Hitz eta pitz atalean gogoetarako esaldi batekin hasi eta […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: transexualitatea eta haurrak

25 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Identitate sexuala eraikitzen hasten gara haurtzarotik. Haur batzuk identifikatzen ez diren gorputz baten barruan itota sentitzen dira. “Ama, ez naiz mutila, neska naiz” esan zion behin 9 urteko haurrak bere amari. Istorio erreal hau ekarri dugu uhinetara.  Horretan oinarriturik transexualitateaz hausnartzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu gaurko saioan. Horrez gain, haurrei jartzen dizkiegun etiketak izan […]

irakurri gehiago →