Gvero

no image

Gvero #7 (2014)

3 urtarrila, 2015 | 0 Komentarioak

Egutegi desberdin batean mugitzen den herrialde batean norberaren urte berria ospatzea gauza berria da niretzat. Aurten gabonak etxetik kanpo pasatzea suertatu zait, eta urteko zaharra ospatzeko era desberdin bat bizi izan dut: klandestinitatean. Urte berria ospatzea ere debekatua dagoelako. Hala ere, horrek ez digu eragotzi joan zaigun urtean zehar gure gailu desberdinetan bueltaka ibili diren […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #6 (@B612asteroidian)

19 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Bigarren gonbidatua jarraian. Alpertzen hasita edo ahots desberdinak izateko gogoa? Dena dela, etxera egin dugun bisita laburrean Txapako estudiotik pasatzeko aukera izan dugu Letretan Murgilduta-neko kolaboratzaile den @B612asteroidian lagun. Etxean sentitzeko aukera paregabea. Adikune – Itsasoa Liars – You Drum Mastodon – Joseph Merrick Pelican – City of Echoes Perlak – Ahaztu Hasteko Slint – […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #5 (Asier)

11 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Asir deritzon lurralde honetan bizi garenez nahiko kuriosoa da Asier izeneko lehen gonbidatu bat edukitzea irratsaio honetan. Eta nahiko kuriosoa da etxetik hain urrun egonda hain gertukoa den pertsona bat aurkitzea ere. Gaur Colectivo Colapso-ko partaide honek ekarritako musikak izango dira protagonista, eta honen laguntzaz, Bilboko San Inazio auzorarte salto egingo dugu. Baroness – March to […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #4 (Konfort guneak)

4 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Guztia arrotz denean, emandako pausu bakoitzaren ondoren zer egongo den ez dakigunean, gure gorputza pisutsu eta ahul sentitzen dugunean, nora goazen ez dakigunean, ezertarako denborarik ez dugunean eta gure buruak eztanda egingo duelakoan gaudenean, ezaguna, maitatua eta seguru sentiarazten gaituzten guneak bilatzen ditugu, konfort guneak. A Perfect Circle – The Package Sigur Ros – Popplagi∂ […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #3 (Ingurunea)

20 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Irratsaio honen nondik norakoak gure buruetan kokatzeko egin dugun bidaiaren simulazio bat egiten ari gara, kontestua eman non gauden ulertzeko. Badakigu errealitatearen irudi distortsionatu bat ematen ari garela, eta ezagutzen gaituen edonork jakingo du distortsioa maite dugula, beraz, atsegin dugu irudi hori ere. Bidaia honetan etxetik hasi eta bizilekuraino joan gara, baina bada ordua ere […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #2 (Bizilekua)

13 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Bizilekutik urrun dago etxea, bai kilometrotan, baita bestelako distantzia guztietan ere. Bizi garen Saudien lurralde honetan musika “haram” (debekatua) den edo ez eztabaidatzen ari dira gaur egun. Koranak ez omen du ezer esaten horren inguruan eta interpretazioaren menpe uzten du batzuentzat sakratua den espresio artistiko hau. Ikuspegi zabalena, onartu daitekeela baina hitzen edo musikaren “naturaren” arabera […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #1 (etxea)

1 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Abentura berri honi hasiera nolabait eman behar zitzaion, eta nondik hobe etxetik hastea baino. Hautsa kendu, erratza pasatu, eta dena txukun txukun utzi bidaian joan aurretik. Eta maletak gertatzen ari garela herrimina somatzen da airean, oraindik ez dugu bere presentziarik ikusi, baina somatzen da. Eta bi hilabeteren ostean, etxea eta bizilekua bezalako bi kontzeptuen artean […]

irakurri gehiago →
no image

Gvero #0 (zero)

23 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Abentura berri honen hasiera berezia izan denez zero bezala izendatu dugu irratsaioa, Txapa Irratiaren 30. urteaurrenaren egitarau oparoaren barnean izan bait du bere jaiotza. Eta hasiera hau, lasai lasai egin dugu doinu hauekin: Royksopp & Robyn – Monument (hemendik aurrera sintonia bezala erabiliko duguna) Samaris – Goda Tungl El_Txef_A feat. Napoka Iria  – Mugarrirantz The […]

irakurri gehiago →