Erraietatik

ERRAIETATIK vol. 45 | Gerezi garaia da

15 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, ERRAIETATIK irratsaioan, bizitza basatiei gorazarre egin diegu: alde batetik, Mikel Santos ‘Belatz’ ilustratzaile iruindarrarekin solastu gara, Lucio Urtubiaren bizitza ardatz hartuta kaleratu berri duen ‘Gerezi Garaia’ (‘El Tesoro de Lucio’) eleberri grafikoaren harira. Bestalde, ‘Noviembre’ izan dugu hizpide, artea eta antzerkia probokaziorako eta eraldaketarako tresna gisa ulertzen duen filma. Mikel Santos ‘Belatz’ (Iruñea, […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 44 | Egin ezazu zuk zeuk

6 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Denboraldi berri honetako hirugarren saioan, autoekoizpena izan dugu ardatz ERRAIETATIK irratsaioan. Horretarako, autoekoizpena oinarri duten artista ezberdinak izan ditugu gurekin, euren esperientziak eta ikuspegiak elkarbanatzen. Lehenik eta behin, Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) artistarekin solasaldi interesgarria izan dugu. 14 urte zituenetik karrera musikal oparoa garatu du, rock independientean zein proiektu sonoro esperimental ezberdinetan. Gainera, jabetza intelektualaren […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 43 | Sustrai beltzak

30 urria, 2018 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIKeko ume basation mundu-ikuskeran sakon lurperatzen diren sustraiak dira arima eta botere beltza. AEBko afroamerikarren borrokak harro eta ozen aldarrikatzen ditugu. Horregatik etengabe bueltatzen gara sustrai horietara. Modu batean, aste honetako saioa jatorri beltz horietarako bidaia da. Denboraldiko lehen saioan bezala, gonbidatu berezia izan dugu gurean: Fermin Muguruza piztitzarra. Aurkezpenik behar ez duen ume basati […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 42 | Heriotzaz maiteminduta

23 urria, 2018 | 0 Komentarioak

Oporraldi luze baten ostean, indarberrituta eta kide berriekin itzuli dira ERRAIETATIK irratsaioko ume basatiak, Hala Bediko uhin askeak iraultzaz eta kontrakulturaz kutsatzeko asmoz. Denboraldi berriaren estreinaldian, oso gonbidatu berezia izan dugu gurekin, Txerra Bolinaga, RIP taldeko kide historikoa, alegia. Izan ere, ‘Larga Vida a RIP’ fanzinea argitaratu berri da. Fanzinea aitzaki hartuta, aukera aprobetxatu nahi […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XL | Oihu gorria, iraultza morea

16 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Martxoak 3 eta Martxoak 8 bitarteko irratsaioan, ERRAIETATIKeko uhinetara ekarri genituen bi data historiko hauek. Izan ere, Alitxu Martínez del Campo izan dugu gurean: gaztea zelarik, 1976ko Martxoaren 3a hurbiletik bizi eta 2018ko Martxoaren 8ko Greba Feministan buru belarri aritu den emakume gasteiztarra, ume basatia. Honekin batera, Jean-Luc Godard zinegile frantsesaren harribitxietako batera hurbildu gara, […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXIX | Hildako hiriaren begi-kolpea

21 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetako ERRAIETATIK irratsaioan, ikusentzunezko bi proiekturi begira jarri gara. Alde batetik, Metromuster ekoiztetxe-kooperatiba katalanari buruz hitz egin dugu, Xavier Artigas kide eta sortzailearekin. Bestalde, serieen urrezko aroaren aitzindaria den ‘The Wire’ maisulanaren inguruko monografikoa osatu dugu. Izan ere, otsailetik apirilera, Metromuster ekoiztetxe-kooperatiba katalanaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizko ZAS Kultur Espazioan. Aitzaki horrekin, irratsaiora […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXVIII | Kontra egitearen poetika

2 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Poesiak norbera biziberritzen badu, munduari kontra egiteak are gehiago. Akaso horregatik 103 urte zituela hil da Nicanor Parra, bere antipoetiak biziberritzen zuelako. Hala ere, hil da Nicanor eta ERRAIETATIKeko ume basatiok berari eta bere ibilbide artistikoari eskieni diogu aste honetako saioa. Parrak sortu eta garatu zuen antipoesia; herri kulturari lotu eta XX. mendeko olerkigintza txiletarrari […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXVII | La Rage du Peuple

24 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Azken asteotako elkarrizketa mamitsuen ostean, Frantziar estatuko banlieuei begira jarri gara gaurkoan ERRAIETATIK irratsaioan. 1995an zuzendu zuen Mathieu Kassovitz-ek ‘La Haine’ (‘Gorrotoa’), bazterretako gazteriaren matxinadaren inguruko kultuzko filma. Historian zehar gertatu den bezala, bere garaiko testuinguruaren irakurketa ezinhobea egin zuen pelikula honek: «Garrantzitsuena ez da erorialdia, baizik eta lurreratzea», klaseen arteko gerra isilak eztanda egiten […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXVI | Zokoratuen boza

24 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Bi gertakari garrantzitsuen inguruan biratu du aste honetako ERRAIETATIKeko irratsaioa: «Freedom Waves: Giving People a Voice and Turning It Up! Tuning into the Free Radio Network in the Basque Country» artikuluaren agerpena Westmintser unibertsitateko Westminster Papers’-en eta Rosa Luxenburgo eta Karl Liebknecht espartakisten erailketaren 99. urteurrena. Biak a la biak, irrati libreak eta espartakistak zokoratuen […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXV | Gautxori zoroen dantza

15 urtarrila, 2018 | 0 Komentarioak

Gabonetatik bueltan, indarberrituta itzuli da ERRAIETATIK Hala Bediko uhin askeak kutsatzeko asmoz. Aste honetako irratsaioan, musika eszena lokaleko harribitxi bati begira jarri gara, Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal ume basatiarekin solasean. Bestalde, historiari erreparatu diogu ere, ’60 eta ’70ko hamarkadan sortutako Northern Soul mugimendu kontrakulturala hurbiletik ezagutzeko. Izan ere, ‘Gorriak eta bi’ diska kaleratuko du laster […]

irakurri gehiago →