Erraietatik

Txakurrak bazterretara daude kondenatuta. Bakarrik, goseti eta gaixo bizirautera kondenatuta aspaldi bizkarra eman zien mundu batean. Baina batzutan, etsipenak behartuta, txakur hauek antolatzen dira eta bere zaunka ahulak batera intonatzen dituzte. Txakur gorriak dira hauek eta zeruraino goratzen diten zaunka polifonikoak mundu petral hau dardarka uzten du. 2017ko azken saio honetan, Erraietatikeko ume basatiok txakur […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXXIII | Atari Nerabeen Matxinada

13 abendua, 2017 | 0 Komentarioak

Makinek pentsatzen dutenean, izua zabaltzen da gobernuen artean. Atari Teenage Riot taldearen ekintza zaratatsuak sistema alemaniarra estutasunean jarri zuen 90. hamarkadaren hasieratik. Soinu digitala eta aktibismo politikoa uztartzen dituen martxa erradikala abiatu zutenetik. 1992. urtean Berlinen sortu zirenetik. ERRAIETATIK irratsaioko ume basatiok omenaldi xumea egin nahi izan diogu Atari Nerabeen Matxinadari. Establishmentaren kontrako matxinada hau […]

irakurri gehiago →

Estudioetan sufritutako sabotaiei aurre eginez, Erraietatikeko saio berri bat osatu dugu memoria ardatza izanik. Horretarako Bastidan 1933. urtean burututako matxinada komunista libertarioaren berri emango dugu. Honekin batera, Pedro baigorri iraultzaile eta internazionalistaren bizitza hizpide izango dugu. Azkenik, Erraietatikeko ume basation belarriak urratu dituen musikarekin blaituko dugu irratsaioa. «Labastida 1933» proiektu memoralista baliatuz, Bastidan 1933. urtean […]

irakurri gehiago →

Aste honetako ERRAIETATIK irratsaioan, amaiera eman diogu Urriko Iraultzaren mendeurrenari eskainitako lau irratsaio berezien monografikoari. Horretarako, bi gai jorratu ditugu: alde batetik, borroka feministaren zein emakumeen ekarpena eta, bestalde, Errusiako Iraultzak eta Sobietar Batasunak utzitako irakaspenak. Lehen zatian, Otsaileko Iraultza Martxoaren 8ko emakumeen martxa baten txinpartarekin piztu zela gogora ekarri dugu. Gainera, 1905eko Iraultzatik eta […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXX | Urriko Iraultza 100 urte III

22 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

Azaroan zehar ERRAIETATIK irratsaioan Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko 3. irratsaio berezian, zinema sobietarrari erreparatu diogu. Izan ere, garaipena lortu ostean, zinema bultzatzeko apustua egin zuen botere sobietarrak, 1919an Sovkina -zinemaren ekoiztetxe nazionala- eta Estatuko Zinematografia Eskola sortu zituenean. «Arte guztien artean, zinema da guretzat garrantzitsuena», zioen Vladimir Leninek. Bazekien zeri buruz ari zen: %80ko analfabetismoa […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXIX | Urriko Iraultza 100 urte II

17 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioan aurrera jarraitzen dugu Urriko Iraultzaren mendeurrena (1917-2017) ospatzeko lau irratasio bereziekin. Lehenengo saioan, Urriko Iraultzaren testuingurua jorratu genuen, eta oraingoan, eztanda historikoarekin eskuz esku zihoan iraultza kulturalari erreparatu diogu. Hau da, Errusiako abangoardia artistikoei begira jarri gara, besteak beste: margolanak, literatura, arkitektura, musika… Dimitri Shostakovich konpositore sobietarraren V. Sinfoniarekin lagunduta (1937), Urriko Iraultzaren […]

irakurri gehiago →

«Botere guztia sobietentzat!» zen boltxebikeen kontsigna eta horri jarraituz 1917ko Urriaren 24ean eta 25ean boterea hartzeari ekin zioten Errusiako ume basatiak. Lortu zuten eta hortik aurrera Leninen eta boltxebikeen gidaritzapean historiako lehengo estatu sozialista sortu zen; langileak bere bizitzaren jabe bihurtu ziren. Urtemuga benetan garrantzitsua egunotan bizi duguna. Bizirik dirau sobietar iraultzaren izaera eta beharra […]

irakurri gehiago →

Azaroan, Urriko Iraultza sobietarretik 100 urte beteko dira (1917-2017) eta, horren harira, lau irratsaio berezi eskainiko ditugu gurean, mendeurrena behar bezala ospatzeko. Astelehenero, Urriko Iraultzak historian, pentsamenduan, kulturan, zinean… utzitako aztarna hizpide izango dugu. Aste honetan, ordea, mamian sartu gabe, motorrak berotzen joateko proposamen pare bat ekarri ditugu irratsaiora: alde batetik, historia pixka bat, anarkismoak […]

irakurri gehiago →

Denboraldiko bigarren irratsaio honetan, Erraietatikeko ume basatiok bazterretara alde egin dugu. Alde batetik, Servando Rocharekin mintzatu gara ‘Fuera de la Ley. Pistoleros, revolucionarios y noctambulos. Los bajos fondos en España (1924-1936)’ liburuaren kontura. Musikari atal garrantzitsua eskeini diogu ere. Horretarako, Condenado fanzineak argitaratutako ‘Alternative Ulster’ artikuluaren harira Irlandako iparraldeko punk mugimenduaz aritu gara. Servando Rocha […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXV | Tot el poder per al poble

25 urria, 2017 | 0 Komentarioak

Hala Bediko uhin askeetara itzuli da ERRAIETATIK, iraultza eta kontrakulturaren inguruko irratsaioa. Herrialde Katalanek bizi duten momentu historikoaz jabetuta, elkartasunezko saioa egin dugu oraingoan. Horretarako, errepublika katalanen historia, Nova Cançó mugimendu musikala eta ‘Tierra y Libertad’ filma (Ken Loach, 1995) baliatu ditugu. Alde batetik, pasa den astean suspentsoan utzitako independentzia aldarrikapena dela-eta, gogora ekarri ditugu […]

irakurri gehiago →