ERRAIETATIK vol. XXXVI | Zokoratuen boza

Bi gertakari garrantzitsuen inguruan biratu du aste honetako ERRAIETATIKeko irratsaioa: «Freedom Waves: Giving People a Voice and Turning It Up! Tuning into the Free Radio Network in the Basque Country» artikuluaren agerpena Westmintser unibertsitateko Westminster Papers’-en eta Rosa Luxenburgo eta Karl Liebknecht espartakisten erailketaren 99. urteurrena. Biak a la biak, irrati libreak eta espartakistak zokoratuen boza ziren, dira eta izango dira.


Jason Diaux, Ion Andoni del Amo eta Arkaitz Letamendiak ‘Westminster Papers’-en 35 orrialdeko artikulua argitarau dute, Hala Bedi eta Eguzki Irratien inguruko historia eta antolakuntza jasoz. Komunikazioa eta kulturaren inguruko argitalpen esanguratsu hau ere gurera ekarri dugu: Jason, Ion Andoni eta Arkaitzekin solasaldi interesgarria izan dugu, hain zuzen ere. Irrati libreen izaera, iragana, oraina eta etorkizuneko erronkak izan ditugu mintzagai.

Espartakistak Berlinen 1919. urteko hasiean

Saioaren bigarren zatian, ordea, Alemaniako espartakisten inguruan arituko gara Rosa Luxenburgo eta Karl Liebknechten erailketaren 99. urteurrena probestuz. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren zatiketa batetik sortu ziren espartakistak. Luxenburgo eta Liebknecht buru zituen mugimendu iraultzaile honek sortu zuen Alemaniako Alderdi Komunista 1918an. 1919. urte hasieran, herrialde osoan hedatzen ari zen matxinadaren buruan jarri eta saiakera iraultze bat gidatu zuten. Porrot egin eta errepresio gogorra pairatu zuten: espartakisten buruzagiak hil zituzten.

 

 

Hurrengo podcasta

ERRAIETATIK vol. XXXVII | La Rage du Peuple

az. Urt 24 , 2018