Soinugela

Gaurko urrezko kantua Stephen Fosterrek 1854an argitaratu zuen Hard Times Come Again No More, aspaldiko klasikoa dugu, une latzetan behartsuek nekez bizirauten dutela kontatzen diguna. Guk gaur entzun dugun bertsioa aurten Bill Frisellek kaleratu duen Harmony bilduman dago. Hau Frisellek Blue Note disko etxerako egin duen lehendabiziko grabazioa da. Bertatik beste bi kantu entzun ditugu: […]

irakurri gehiago →

Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da Murugarren, hala Sasoi Ilunak taldearen […]

irakurri gehiago →

Udazken honetan zendu diren hainbat musikari gogoan ditugu eta haien kanta bana entzun dugu saio honetan. Gaurko urrezko kantua Eddie and The Hot Rods-en Get Across to You izan da, taldearen kantaria, Barrie Masters (1956) hil da eta. Paul Barrere (1948) gitarra jolea ere joan zaigu. 1972an sartu zen Little Feat taldean Lowell Georgen slide […]

irakurri gehiago →

Gehienbat asteroko urrezko kantua aspaldiko abestien artetik hartzen dugu, baina aste honetan salbuespena dugu zeren eta Neil Youngek udazken honetan kaleratu duen Colorado diskotik She Showed Me Love aukeratu dugu, Crazy Horse taldearekin egina, kantu epikoa, 13’36” irauten duena. Paul Simonek 60 urte baino gehiago daramatza kantu paregabeak egiten. Newarken  (New Jersey) jaio zen, baina […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantuek Komunean dute ezaugarri erotikoa. Lehenengoa Hego Karolinako soul kantaria. Marvin Seasek 1986an grabatu zuen Candy Licker entzun dugu. Kantu hau ez zuten AEBetako irratietan jartzen eta antzekoa gertatu zen Europan arinago, 1969an, Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantuarekin, eta hau ere entzun dugu. Aurten, 49 urte grabatu […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantuek Komunean dute ezaugarri erotikoa. Lehenengoa Hego Karolinako soul kantaria. Marvin Seasek 1986an grabatu zuen Candy Licker entzun dugu. Kantu hau ez zuten AEBetako irratietan jartzen eta antzekoa gertatu zen Europan arinago, 1969an, Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantuarekin, eta hau ere entzun dugu. Aurten, 49 urte grabatu […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: Os Resentidos, Playing For Change

20 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko urrezko kantua Galiziatik datorkigu Anton Reixaren Os Resentidos taldearen eskutik. 1986an grabatu zuten Galicia canibal (Fai un sol de carallo) eta berehala rock bravú izeneko galiziar rockaren ikurra bilakatu zen. Playing For Change Kalifornian sortutako bakearen aldeko ekoizpen musikala dugu. Mark Thompsonek Santa Monican 2004an Roger Riddley kale musikaria edo busker-a Stand By Me […]

irakurri gehiago →

Aurten The Beatles-en Abbey Road diskoaren 50. urteurrena izanik, edizio berria kaleratu dute. Guk aste honetako urrezko kantu legez John Lennon-en Come Together abestia entzun dugu bi grabazio ezberdinetan. Abbey Road disko honetatik beste kantu batzuk ere dastatu ditugu: Something eta Here Comes the Sun. Frank Solivan & Dirty Kitchen bluegrass talderik onenetakoa da gaur […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: Anje Duhalderekin solasean

4 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta Daniel Landart idazlearekin batera, Errobi […]

irakurri gehiago →

Camarón de la Isla flamenko garaikidearen erraldoia izan zen. 1978ko udan Madrilgo estudio batean La leyenda del tiempo LPa grabatu zuen Camaronek, Amador anaiak, Tomatito, Kiko Veneno, Manolo Rosa eta besterekin, bere estiloa hankaz gora jartzen. Handik atera dugu gaurko gure urrezko abestia, La leyenda del tiempo. Gero, funtsezko disko horretatik beste hiru kantu entzun […]

irakurri gehiago →