ATALKA, ZINEMA ITSUA-Arraiokideon film kuttunak

Denboraldiko azken Zinema Itsua da gaurkoa. Marlene eta Louise elkarrekin udako atsedenaldiaren aurretik. Arraiokideen laguntzaz egindako saioa prestatu dugu. Izan ere, bi galderei erantzuteko eskatu diegu gure irratikideei:

Zein da zure txikitako film kuttuna?
Azken aldian ikusi duzun film aipagarri bat aukeratu.

Bildutako erantzunekin saio anitz eta kurioso bat osatu dugu, gaur egungo filmak edota guztiontzako klasikoak direnak elkartuz. Haurtzarora bidaiatzeko aukera izango dugu ahaztezinak diren abestien laguntzaz.

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: James Cotton - Take me back - Emakumik Blues-in

og. Eka 13 , 2019