Castillo Suarez · Euskaltzain Osoa · 2026.10.05

Gaur, urriaren 5ean, 58 urte betetzen dira Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra Arantzazun amaitu zenetik. 1968ko urriaren 3tik 5era, Euskaltzaindiak biltzar garrantzitsua egin zuen Arantzazun, eta bertan aurkeztu zuen Koldo Mitxelenak euskara batuaren oinarriak finkatzeko txostena. Ordura arte emandako pausoak bildu eta euskara normalizatzeko bidean aurrera egitea zen helburua: euskalkien gainetik, euskaldun guztiek ulertu ahal izango zuten hizkuntza-eredu komun bat sortzea.

Biltzar hartan erabaki praktiko ugari hartu zituzten, gaur egun hain ohikoak zaizkigun hainbat idazketa-irizpide finkatuz. Eta, jakina, ez zen bide erraza izan: eztabaidak izan ziren, eta garai hartako giro politiko eta sozial nahasiak ere eragina izan zuen.

Arantzazutik 58 urtera, euskara batuak bide luzea egin du, eta gaur egun Euskaltzaindiak jarraitzen du euskararen inguruko erabaki eta gomendioak lantzen. Baina zer egiten du zehazki Euskaltzaindiak? Eta zer esan nahi du euskaltzain izateak? Honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Castillo Suarez, Euskal Filologo, idazle eta Euskaltzain Osoa.

 

Hurrengo podcasta

Pello Urzelai · Kazetaritza Ardatz · 2026.10.05

al. Urr 5 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan