Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan TXOTX Podkastaren AZKEN atala izan dugu Zebrabidean.
“Hau da Txotx Podkastaren azken atala, eta bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu bide honetan gurekin egon zareten guztioi. Zuen laguntzarik gabe, hau ez litzateke posible izango.
Atal berezi honetan, podkastaren ibilbidean zehar izan ditugun momentu ikonikoak, elkarrizketa barregarriak eta pasadizo ahaztezinak gogoratu ditugu. Atzera begiratzea hunkigarria izan da, baina aldi berean dibertigarria eta goxoa, gure artean sortu den giro berezi horren islada.
Agurtzea ez da erraza, baina pozez eta esker onez egiten dugu, bizitako guztiagatik eta zuekin partekatu dugunagatik.
Eskerrik asko bihotzez, eta… txotx beti izango da txotx.”





























