Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Anaiz Harriet, Euskal Herriko hainbat jatetxetan lan egin ondoren, bere pasioa eta esperientzia transmititzeko gogoak trebatzaile izatera eraman du. Berriki GOSATU enpresa sortu du, janari-prestatzaile zerbitzua eta haur eta helduentzako euskarazko tailerrak eskaintzeko.
Gaurko bigarren erreportaian Mizelium taldea deskubritzea proposatzen dautzuegu. Mizelium hipnotikoki dantzan jartzen duen elektro-pop laukotea da. Marilou Lapeyrade, kantariak, azaltzen digu nola ibilbide arrunt desberdineko lau musikarik lortzen duten giro ezohikoak sortzea Euskal Herrian…
Musika : Mizelium « Mango », Brendan Perry « Song to the Siren »
Jatorria / source : Radiokultura





























