Kultur Kuboa : Zer irakurtzen du Aita Sainduak ? + Bertsolaritza vs Komikiak …

Aste honetako Kultur Kuboan : Abiatzeko, aurtengo Sarako Idazleen Biltzarran Amets Arzallus Hendaiar bertsolaria elkarrizketaratu dugu. 2019an Ibrahima Balde ginearraren ibilbideaz idatzi duen « Miñan » liburua aipatzeaz gain, migrazio kontakizun mingarri honetaz Aita Sainduarekin batikanoan izan duten ezusteko topaketa azaltzen dauku Ametsek …

Ondoren Unai Iturriaga Durangarrarekin solastatzeko parada izan dugu. Bertsolaritzan duen ibilbide aberatsaz aparte, azken urte hauetan komiki gidoilaritzan aritzen da baitaere. Alex Sanvicente marrazkilariarekin batera hainbat komiki argitaratu ditzute, azkena « Haur besoetakoa : Itsasoan urak haundi » izenburupean. Unaik bertsolaritzaren eta gidoilaritzaren arteko loturak eta desberdintasunak azaldu dizkigu.

Musikak : Patti Smith « People Have The Power », Pannalal Ghosh « Raga Chandramauli Drut » (Bangladesh – 1963), Leonard Cohen « Suzanne »

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Ladix Arrosagarai · Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka

al. Mai 13 , 2024