Atal honetan, Adimen Artifizialak eremu militarrean duen dilema etikoa aztertzen hasiko gara, Pentagonoaren eta Anthropic bezalako enpresen arteko kontratuen haustura nabarmenduz. Europar Batasunak WhatsAppeko chatboten elkarreragingarritasunari buruz dituen azken berrikuntzak errepasatuko ditugu. Pedro Sanchezen mugikorrak 2021ean jasan zuen eraso konplexua komentatu dugu, zero klik eta antena faltsuen bidez burututa. Epic Gamesek Googleren aurka lortutako garaipen judiziala ere aipatzen dugu, mugarri bat baita aplikazio-denden monopolioen aurka. Amaitzeko, Meta eta Ray-Baneko betaurreko adimendunen pribatutasun-arazoak salatzen ditugu, eta Borjaren iritzia dakargu Gobernuak adingabeei sare sozialetarako sarbidea mugatzeko duen asmoari buruz.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Deskargatu hemen.
The post Sarean Zehar #412: [AAren erabilera helburu militarretarako, Pedro Sanchez eta zero click erasoak, Epic Gamesek Google garaitzen du, eta pribatutasuna Metaren betaurrekoetan] first appeared on Bilbo Hiria irratia.






























