Xbox-ek Helix proiektua aurkeztu du: PC eta kontsola arteko hibridoa

Xboxen belaunaldi berria ezagutu dugu. Erdizka, behintzat: Helix proiektua ezagutzera eman du Asha Sharma Microsoft Gamingen arduradun nagusi berriak. “Xbox zein PC tituluak jokatzeko gaitasunarekin“ etorriko den gailua izango omen da.

Alegia, gailu hibridoaren aurrean gaudela dirudi. Steam Machine bezalako kontsola itxurako ordenagailua etorri zaigu burura Game Erauntsian, baina bestelako formatuen eta proposamenen inguruan ere hausnartu dugu, baita bertara irits daitezkeen bideojokoengan ere.

PlayStation hibrido horretatik urrun geratuko dela iritsi zaigu, ordea: PCari agur esango dio. Joko nagusiekin, gutxienez, horrelaxe izango da: jokalari bakarrarentzako Marvel’s Wolverine, Saros edo Ghost of Yōtei ez dira ordenagailuetan argitaratuko. Zerbitzu erako titulu multijokalari handiak, bai; itxura batean, marka babesteko ahaleginetan dabiltza exekutiboak.

Albiste txarrak alboratuta, euskarazko bideojoko berria heldu da gure artera: Gnaughty Gnomes koloretsua. Borroka biziak eta proba azkarrak proposatzen ditu ipotxak protagonista dituen Sand Castle Studios-en obra berriak. Iker Villegas zalea arduratu da itzultzeaz, eta ofizialki aurkituko dugu gure mintzairan.

Assassin’s Creed sagaren etorkizunaren inguruan hitz egin digute Ubisoft-etik. Assassin’s Creed IV: Black Flag maitatuaren berregitea baieztatu, eta gainerako proiektuak aurrera doazela helarazi digu talde frantsesak. Nintendo Indie World-eko iragarpenik interesgarrienak ezagutu ditugu, gainera, baita Highguard-en itxieraren berri izan ere. Bukatzeko, Esoteric Ebb indie bereziari buruz hitz eginez bukatu dugu saioarekin.

Hurrengo podcasta

Samai-zuloko sorgiña, M17ko greba eta NATOren aurkako ekitaldia

ig. Mar 15 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan