LANAREN EKONOMIA: Langabezi sarien transferentziaren inguruko zalantzak aztertu ditugu

2026ko Lanaren Ekonomia saioaren lehen irratsaioa egin dugu, eta ohi bezala, agenda sindikaleko deialdiak zabaltzearekin ekin diogu. Horren harira, iazko bi grebaren inguruan aritu gara sindikatuetako ordezkariekin. Alde batetik, Comeco Gráfico Norte enpresan —Vocentoren hornitzailea— izandako greba izan dugu hizpide, ELAko Industria Idazkaritzako kide Mikel Bilbaoren eskutik. Bestetik, Bizkaiko autoeskolen greba eta sektoreko hitzarmenaren egoera aztertu ditugu, CCOOeko Christian Peralegaren parte-hartzearekin. Eguneko gai nagusia Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren arteko langabezia-prestazioen eskualdatzeari buruzko negoziazioa eta lortutako akordioa izan da. Transferentzia 2027ko urtarriletik aurrera gauzatuko da: Lanbidek SEPEren eginkizunak bere gain hartuko ditu langabetuekiko harremanean, nahiz eta prestazioen ordainketek Espainiako Gizarte Segurantzaren esku jarraituko duten. Akordio horrek zalantzak eta kritikak eragin ditu Euskal Herriko sindikatuen artean, eta horren adibide gisa, CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkari Iñigo Garduñok irratsaioan egindako adierazpenak jaso ditugu. Irratsaioa amaitzeko, ARGIA atalean Onintza Irureta elkarrizketatu dugu, Arabako erresidentzietako grebaren eta sinatutako hitzarmenaren inguruan hitz egiteko. Horrez gain, Iruretaren Berdea da more berria liburua ere izan dugu gogoan.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: Langabezi sarien transferentziaren inguruko zalantzak aztertu ditugu first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

«Euskal Herrian eman daiteke elikadura burujabetza trantsizio agroekologiko bat eginez»

ar. Urt 20 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan