KULTURKAPSULAK : Gazteek zerbait somatzen dute guk kontatzen ez dugunari buruz …

Bere semearekin solastatu ondoren, Ekaitz Bergaretxe harriturik ohartu da ezjakintasun haundi bat bazela gaur egun Euskal Herriak Frantzia eta Espaniarekin duen gatazkaz. Ondorioz, bere haurtzaroan bizi izan duena transmititu nahian, « Masusta erreximenta : Abertzale baten bizipenak » liburua idatzi eta argitaratu du (Herrima argitaletxean).

 

Liburu hau lekukotasunez eta fikzioaz osatua da. Hasieran 80 hamarkadako oroitzapenak kontatzen ditu eta bukaeran, fikzioa erabiliz, Euskal Herriaren etorkizun utopiko bat deskubritzen ahal da.

 

Ekaitz Bergaretxek, hizkuntz interprete lanbidearen ezaugarriak azaltzeaz gain, « Masusta erreximenta : Abertzale baten bizipenak » liburuaren sormen prozesua azaltzen dauku …

 

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Antzerki Etxea eta abar #58

ar. Abe 16 , 2025