KULTURKAPSULAK : Francis Lafargue, txirrindularitzaren ixtorian bere lekua egin duen laguna …

2023ko Frantziako Tourreko lehen etapak Euskal Herria zeharkatu aintzin, Francis Lafargue eta Ximun Larrek “Ipar Euskal Herriko txirrindularitzaren historia” frantsesezko liburua aurkeztu zuten (Elkar – Découverte argitaletxea). Argazki ederrez osatua den lan hau, Ipar Euskal Herriko txirrindularitzako pertsonaien eta azken mendean kirol-bizitza markatu duten lasterketen omenaldia da. (Gogoratu Francis Lafargue, Reynolds eta Banesto taldeen itzultzailea eta Miguel Indurainen laguntzailea, liburu hau argitaratu eta gutxira zendu zela).

 

Bigarren zati honetan (2/2), Ximun Larre, Mediabask-eko kazetari eta “Ipar Euskal Herriko txirrindularitzaren historia” liburuaren egilekideak, Francis Lafargue aurkezteaz gain, euskal txirrindularitzarendako izan zuen garrantzia aipatzen dauku …

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

RATZENOFF 210

az. Api 17 , 2024