Podcast: Play in new window | Download
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun arloetatik San Pedro eta San Martzial jaietarako alkohola eta droga kontsumoen prebentziorako programa, eta indarkeria matxisten kontrako knpaina aurkeztu berri dute. Eta bertze behin ere, eztabaida mahai gainean dugu (eta eskerrak): Norengan jartzen dugu fokua? Norengan errua? Bestetako erasoak ematen direnean, zein posizio hartzen dugu? Norena da erantzukizuna? Galdera potoloak dira, eta Parean Elkarteko Ainara Lopezekin landu ditugu gaurko saioan.