Podcast: Play in new window | Download
Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturako Elkarteak, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, BIKO-TEKA tailerraren 11. edizioa antolatu du, euskarazko albumak sortzeko, 2027ko urtarrilaren 25etik 29ra bitartean, Descalzos kaleko udal aretoan (Descalzos kalea, 56). Iñigo Astiz idazleak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak zuzenduko dute tailerra. Urtero bezala, 8 bikote hautatuko dira albumak eta liburu ilustratuak sortzeko narraziogintza eta ilustraziogintza tailerrean parte hartzeko. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 27ra arte, eta honen inguruko informazio gehiago izateko, Zebrabidean izan da Izaskun Jauregi Galtzagorriko kidea.






























