
Musika elektronikoaren erritmo eta soinuek hartu dute protagonismoa Mentza_ren lehen ‘Beste Bat’ saioan. Unai Mimentza soinu-teknikariaren proiektu artistikoaren atzean dagoen zaletasunetako bat ezagutzeko aukera izan da, 1990eko eta 2000ko hamarkadetako musikara egindako bidaia baten bitartez.
Manchester hirian soinu-teknikako ikasketak egiten ari zela piztu zitzaion Mentza_ri musika elektronikoarekiko zaletasun handia. Garai hartako bizipenak eta erreferentziak berreskuratuz, Propellerheads, Nine Inch Nails, Brian Eno, Leftfield, Goldfrapp, Apollo 440 eta beste hainbat artistaren lanak elkartu ditu. Elektronikaren adierazpen ezberdinak, erritmo biziak eta hip-hoparen eraginak uztartu dituen hautaketa izan da.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Propellerheads — Take California
Nine Inch Nails — 7 Ghosts I
Brian Eno, Jon Hopkins eta Leo Abrahams — Flint March
Nusrat Fateh Ali Khan — Taa Deem (Asian Dub Foundation Remix)
Leftfield — Phat Planet
The Roots — Don’t Say Nuthin’
Goldfrapp — Lovely 2 C U
Apollo 440 — Stop The Rock
Trentemøller — Take Me Into Your Skin
Dr. Dre — What’s the Difference






























