Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan, zebrabidea hegan gurutzatu dugu, baina ez edozein modutara. Sorbeltz baten atzetik joan gara, mundua beste modu batera ezagutzeko aukera emango digun istorio baten eskutik.
«Xor eta Beltz, mundu bat guztiontzat» da gaur hizpide izango dugun liburua. Sorbeltz baten istorioa abiapuntu hartuta, kulturartekotasuna eta migrazioa lantzeko liburu ilustratua eta material didaktikoa sortu dituzte Hernanin. Naturaren eta gizakion migrazioen arteko paralelismoa baliatuta, gai konplexuak haurrei gerturatzeko tresna pedagogikoa da.
Proiektuaren atzean daude, besteak beste, Iñaki Sanz-Azkue biologoa eta Maialen Diaz de Zerio Lehen Hezkuntzako irakaslea, eta gaur gurekin izan ditugu liburu honen sorreraz, helburuez eta eskoletan izan dezakeen erabileraz hitz egiteko.






























