Euskal Herriko musika urbanoaren doinuak izan dira Majadaren lehen saioko protagonistak. Tatta, Kiliki, Malakias, Euskoprincess eta beste hainbat artistaren lanak elkartu ditu, bere abestientzat ere lekua gordez.
Euskal Herriko musika urbanoaren erritmoek hartu dute protagonismoa Majadaren lehen ‘Beste Bat’ saioan. Azken urteotan indarra hartzen ari diren artista eta proposamen ezberdinak bildu ditu, estilo eta kolaborazio anitzak uztartu dituen hautaketa musikal batean.
Mr. Luken, Kiliki, Tatta, Malakias, Euskoprincess, Etxepe edota AZK Beats bezalako izenak izan dira entzungai, beste hainbat artistarekin batera. Gainera, Majadaren beraren ‘Bizitza jarri dantzan’ abestiak ere izan du bere lekua. Euskal musika urbanoaren erritmo, ahots eta sortzaile ezberdinak ezagutzeko proposamen bizia izan da.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
Mr Luken, Kiliki, kaene eta Txuso — GURE BAZTERRAK
Majada eta AZK Beats — Bizitza jarri dantzan
La Rutan eta AZK Beats — Nun sartu zara
Sedientos de Cumbia, LA TXAMA eta La Neni — Beti Bezala
Hazas eta Malakias — ZU
Putas Amak eta Malakias — Sindromeari
AZK Beats eta kaene — Zapatan Zola
Txoron, Lil eta Txuso — BANDIDA
Vazkez, Tatta, Mutiko, detunedfreq eta Malakias — Maritxu
aimarz eta Anixe — ZE
Euskoprincess eta Mattin — EUSKAÑOL
Etxepe, Malakias, Harakin eta Fane — AMAKI






























