Beste_Bat_Konnemara_

Konnemara x 1

Weyes Blood, Silvio Rodriguez, Rosalia, Tatxers, Ethel Cain eta Bob Dylan elkartu ditu Konnemarak bere lehen saioan. Musika-estilo, hizkuntza eta belaunaldi ezberdinak zeharkatu dituen hautaketa osatu du, bere sorkuntzei ere lekua eginez.

Musika-estiloen arteko mugak gainditu dituen hautaketa bereziarekin estreinatu da Konnemara ‘Beste Bat’ saioan. Nazioarteko artista ezagunen lanak, Euskal Herriko musika-proposamenak eta bere sorkuntza propioak elkartu ditu, kontrastez eta doinu ezberdinez osatutako ibilbide batean.

Edson Cordeiro eta Csssia Ellerren interpretazioarekin hasi eta Azuleja, Muxutruk, Weyes Blood, Silvio Rodriguez, Bad Gyal, Tatxers, Rosalia eta beste hainbat artistaren abestietara jo du. Konnemararen ‘Beste Baten Ordez’ kantuak ere izan du bere lekua, Ethel Cain, Silitia eta Bob Dylanen lanekin batera. Musika-unibertso anitzak esploratzeko gonbita izan da lehen saio hau.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Edson Cordeiro eta Cassia Eller — A Rainha Da Noite / I Can’t Get No (Satisfaction)
Azuleja — Cachonda
Muxutruk — Beste Bati Muxu
Weyes Blood — Movies
Silvio Rodriguez — Oleo de Mujer Con Sombrero
Bad Gyal — Mercadona (prod. Fakeguido)
Tatxers — Elizak burning
Rosalia — A Pale
Ben Yart eta LaJoyeria — Que Asko
Konnemara — Beste Baten Ordez
Ethel Cain — Janie
Silitia eta Aitor TOC — hegan hegan
Bob Dylan — I Want You

Hurrengo podcasta

Konnemara x 2

al. Aza 9 , 2026
Beste_Bat_Konnemara_

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan