Alvaro, Sergio, Iñaki eta Unaik osatzen dute Lehia. 2020an sortutako taldea da, talde post-pandemikoa, eta lehen entsegu egunak zein zenbait kontzertu jo ostean, 2021ean “Cinco noches” maketa kaleratu zuten. Orain beraien lehen lan luzea aurkeztu berri dute: “Tres rotos y un descosido“, 9 kantutako rock koktela. Larunbat honetan Kalimotxo Rock jaialdian arituko dira Sincope eta Dientes de Luna taldeekin batera.






























