Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetako gai nagusiaren berri eman digu Andoni Lubakik. Hala dio azpitituluak:
‘Richard Stallman informatikaren eta askatasun digitalaren mugimenduko pertsonarik eraginkorrenetakoa da. 1953an jaio zen New Yorken (AEB), eta ezaguna da batez ere software librearen aldeko mugimendua sortzeagatik eta 1983an GNU Proiektua abian jartzeagatik. Ekimen horren helburua sistema eragile erabat librea garatzea zen, edonoren eskura egongo zena eta lankidetza irekiaren printzipioetan oinarritua. Bere lanak eragin handia izan du mundu osoko milioika pertsonak teknologia, programazioa eta eskubide digitalak ulertzeko moduan’.






























