Podcast: Play in new window | Download
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa martxan da, eta Zebrabidean bere tartea eman nahi izan diogu. Hori horrela, asteartero, asteburuko saioak aipatzeaz gain, gure kolaboratzaileek bertsoaldiren bat edo beste aukeratzen dute. Gaurkoan June Romatet eta Garazi Castaño NAIZ Irratiko lankideak izan ditugu Lekunberriko saioaren inguruan hizketan, baita abiatu berri den finalaurreko fasearen inguruan ere.






























