Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Aspalditik lagunak izateaz gain, Kamila Zubeldiak eta Aguxtin Alkhatek pasio komun bat dute: musika. 2026ko uda bukaeran, « Orhoit-Hilcia » izeneko diskoa plazaratu dute Elkar argitaletxean. Biek diskoaren sorrera kontatzen digute eta musikarekin duten harremanaz hitz egiten digute.
Gaurko bigarren elkarrizketak Angelun kokatu den COL egituraren ezagutzea ahalbidetuko digu, Elorri Olasagasti Baionarraren laguntzarekin. COL egiturak 3 ardatz nagusi ditu : Lur-egokitzailea, Sustatzailea – eraikitzailea eta Higiezinen kudeatzailea, demokraziaren eta gardentasunaren printzipio kooperatiboetan oinarrituta.
*Urriaren 18an, Angeluko COLen egoitzan “COLlectivement bien” izendatutako eguna iraganen da. Ekitaldi hau Buru Osasunaren Kontzientziazio Asteetako (37. edizioa) parte da; aurtengo edizioak gai hau du ardatz: “Gure buru-osasunerako, ireki gaitezen artera”.
Musika : Aguxtin Alkhat & Kamila Zubeldia « Ametsa jantzi goxoez », Mumford & Sons « Hurt »
Jatorria / source : Radiokultura





























