KULTURKUBOA : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria …

Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena “Ixa”, Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz…

Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste… Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.

Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

LANAREN EKONOMIA: Prekarietatearen argazkia ELA sindikatuaren eskutik eta inflazioa besteak beste

al. Mar 21 , 2022