Podcast: Play in new window | Download
Wolverine, Fire Emblem, Onimusha, Control eta The Witcher ikasturte berriarekin itzuli dira Iraileko estreinaldiak errepasatu ditugu, State of Play-ko iragarpenekin eta Xbox-en aldaketekin batera. Euskarazko bi bideojoko berri iritsi dira.
Ikasturte berriarekin batera, iraileko bideojokoen argitalpenak ezagutzeko unea da Game Erauntsia irratsaioan. Hilabete zoragarria da bideojokozaleentzat: GTA VIren mehatxuarengandik ihesean urteko gainerako titulu handiak estreinatzear dira.
Marvel’s Wolverine, Fire Emblem: Fortune’s Weave, The Blood of Dawnwalker, Onimusha: Way of the Sword, Silent Hill: Townfall, The Witcher 3: Wild Hunt-en birmasterizazioa edo Orbitals bezalako altxor interesgarriak ikusiko ditugu egunotan; gure aldetik, bakoitzaren xehetasunak aditzera eman diogu.
PlayStation-ek, bestalde, State of Play emanaldi bikoitza eskaini du eurenean etorkizunean kaleratuko diren bideojokoak ezagutarazteko. Ez da ezusteko handirik izan, baina Final Fantasy VIIren argitaratze data zehaztu, eta Monster Hunter Wilds Ascendance, Until Dawn 2, Crimson Desert – Charting the Unknown, Gundam Rogue Orbit edo Dragon Ball Xenoverse 3 igaro dira zuzenekoetatik.
Xboxek ere badu zer esan egunotan… gauza onak, eta txarrak. Joko fisikoak digitalizatzeko ezaugarria aurkeztu du, alde batetik: diskoak Xbox kontsola batean sartuta, erabiltzailearen kontuan lizentzia digitala aktibatuko dugu. Beste aldetik, Cloud Gaming zerbitzuaren iraupena mugatuko die Game Pass harpidedunei.
Saioa, behintzat, albiste ederrekin bukatu dugu: euskaratutako bi joko berri aurkeztuta. Alba: A Wildlife Adventure zein Star itzelak gure hizkuntzan daude jadanik, lokalizazio ez ofizialekin iritsi badira ere.






























