ARROSAREN LAGUNAK

ARROSAREN LAGUNAK

Duela hilabete batzuk mundura eta Euskal Herrira aldaketak eragin zituen pandemia iritsi zen. Horrek, gure gorputz, bizitza eta jendartea zehartzeaz aparte, zenbait gauza aldatu eta bistaratu zituen. Gaur egun bizitako prozesuetatik ikasteko, eta, Euskal Herri Hezitzaileago bat lortzeko asmoz “pandemia osteko herri hezitzaileak” izenburupean jardunaldia antolatu du Oinherrik. Iker Agirrerekin osatu dugu 3. podkasta.  

irakurri gehiago →

Beranduegi 6: Elkanoren amona

15 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera. Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate jaun Mayaren hitzak, denak ala denak ezin egokiagoak.

irakurri gehiago →

Beranduegi 5: Malakatoiak jaten Izarorekin

8 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Euskal musikagintzari errepaso ederra eman diogu aste honetan, baina noski, gu herriaren bozgorailu besterik ez gara, Ibai Osinagak darama bandera oraingoan: musu gutxiago eta kritika gehiago, hori da aldarria. Hori soilik ez, azken obra musikalak entzuteaz gain, koadroei tiroka ari den ertzaina, testosterona gainezka duten loroak eta Aitzinaren ibilalditxoaz ere aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik

1 urria, 2020 | 0 Komentarioak

Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere eman digute zer esana.

irakurri gehiago →

Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!

24 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jaso arren, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatzea. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriaren suzko hitzetara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren […]

irakurri gehiago →

Beranduegi 2: Afrika da eta

17 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

Aste honek emandako albiste garrantzitsuenak aletu ditugu beste behin Beranduegi irratsaioan. Afrika Baeta gure aurkezle kuttunak herrigintzari egindako ekarpena, negazionistek mehatxatuta Madrilen exiliatu behar izan duen Javierren egoera, ostalarien sufrimendua, eta azken berria, New York Timesen arabera euskaldunok beltzak gara. Entzun eta den dena ulertuko duzue. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin […]

irakurri gehiago →

Beranduegi 1: Magufoon zalditeri arina

14 iraila, 2020 | 0 Komentarioak

2020ko uda zoragarriari errepasoa eman diogu Beranduegiren lehen irratsaio honetan. Eta nola ez, sarean topatu ditugun zenbait irakaspen ere elkarbanatu nahi izan ditugu zuekin, horien artean, Herritar Batasunako bi kidek hurrenez hurren emandako lezio historikoa eta feminismo klasea. Hori gutxi balitz, hezkuntzako ikasturtearen hasiera, kirola, magufoak eta umezurtz utzi gaituen Nekane Murga ere izan ditugu […]

irakurri gehiago →