Iraia Cambra · Aktualitate Kontuak · 2026.06.19

Bi ostiraletik behin Zebrabidea gurutzatzera gerturatzen da gugana, eta gaurkoan, ikasturte honetan azkenekoz, gogoetatu eta gogoetarazteko prest etorri da Iraia Cambra. Gaurkoan titular hau izan dugu solasaldirako abiapuntu: ‘Zientziak berretsia: antsietatea dutenek edo bakarrik sentitzen direnek gehiago jotzen dute musikara, baina hau entzutea ez da haien gogoa hobetzen duena’.