PIPERPOLIS: Anita Maravillas txotxongilo konpainiarekin solasean

Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu honek haren ibilbidea berretsi du. Meridan egin zen sari banaketa ekitaldian, Miren Larreak ikuskizunaren mezua gaur egungo errealitatearekin lotu zuen, Palestinako irakasleen lana gogoratuz. Izan ere, Andereñok hezkuntzaren, kulturaren eta askatasunaren aldeko aldarria egiten du, gerrek eta indarkeriak eragindako zaurien aurrean. Sariaren biharamunean, jasotako aitortzaz, ikuskizunaren jatorriaz eta arteak memoria eta itxaropena eraikitzeko duen gaitasunaz hitz egiteko aukera izan dugu Miren Larrearekin.

Deskargatu hemen.

The post PIPERPOLIS: Anita Maravillas txotxongilo konpainiarekin solasean first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Gure Tertulia · 2026.06.09

ar. Eka 9 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan