Podcast: Play in new window | Download
Liburu arrakastatsu bat argitaratu ondoren, ez aurrera eta ez atzera geratu da nobela honetako protagonista. Bere idazle-ibilbidea zuzendu nahian Donostiara itzuliko denean, ustekabean egingo du topo memorian lurperatuta zeuzkan pertsonekin. ‘Garondoan’, euskal gatazka oinarri hartuta, identitatearen, memoriaren eta fikzioaren arteko mugetan dabilen eleberria eman du argitara Gorka Bereziartuak, eta gaurkoan Zebrabidea gurutzatzeko prest etorri da gugana.






























