Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan TXOTX Podkastaren 15. atala izan dugu Zebrabidean.
“Gaurko atalean, Aretxabaletako Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle guztiek urte osoan gehien espero duten egunaz hitz egingo dugu: BUATXABALTA!! ✨
Zer gertatuko ote da aurten? Mikro irekia, DJ-a, edango duguna… dena misterioz beteta dago egun magiko honetarako. Batzuek gau osoa aguantatuko dute; beste batzuk, berriz, bazkalordura arte bakarrik iritsiko dira.
Gu dagoeneko herri kiroletarako luzaketak egiten ari gara, eta urdailean lekua uzten, emango diguten bokadilo erraldoiarentzat. 😋
Sagardo botila bakarra nahikoa izango ote da kuadrilla osoarentzat? Jakina ezetz. Zorionez, Helenak moscatoa erosiko du denontzat”.





























